2025/03/20ko prentsa-oharra
BIZI-BALDINTZEN INKESTA. 2024
2024an Euskal AEko 10 familiatik 4k subjektiboki balioesten du bere egoera ekonomikoak okerrera egin duela azken 3 urteetan
Euskal AEko familien % 57,4k uste du ingurune fisiko onean bizi dela, nahiz eta 2009az geroztik baliorik txikiena den
Eustatek landutako datuen arabera, familien % 41,2k uste du bere egoera ekonomikoak okerrera egin duela azken hiru urteetan. Aurreko edizioarekin (2019) alderatuta ehuneko 11,9 puntu igo da. Kontrako muturrean, familien % 16k uste du bere egoera hobetu egin dela urte horietan (ehuneko +2,5 puntu), eta gainerako familien % 42,9k bere egoera ekonomikoa egonkor mantendu dela uste du (ehuneko -14,2 puntu).
Euskal AEn bizi diren eta hilaren amaierara zailtasunez iristen direla dioten familiak familia guztien % 28,7 dira; horrek esan nahi du jaitsiera txiki bat izan dela 2019arekin alderatuta (ehuneko -1,2 puntu).
Familien egoera ekonomiko subjektiboari dagokionez, % 26,6 egoera txarrean dago (ehuneko +17,1 puntu, 2019arekin alderatuta). Euskal AEko familien % 29,5ek nolabaiteko murrizketa ekonomikoren bat izan du; 2019an baino ehuneko 1,6 puntu gehiago, baina duela 10 urteko % 40,9ra iritsi gabe.
Hartutako murrizketa ekonomikoen artean, gehienak aisialdiari lotutakoak izan dira (% 77,7rentzat), eta, ondoren, murrizketak jantzietan eta oinetakoetan (% 56,4) eta etxeko ekipamenduan eta elikaduran (biak % 42rekin) egin dira. Azkenik, mediku-zaintzetan egin dira murrizketa gutxien (eragindako familien % 16,2).
Familia-harremanak eta auzokideekiko harremanak
Familien % 79,9k etxetik kanpo bizi diren senideak dituzte (gurasoak edo seme-alabak) eta harremanak dituzte horiekin. Horietatik % 88,5ek harreman estuak ditu, hau da, astero edo egunero (2019an baino ehuneko 2,9 puntu gutxiago).
Familien % 90,9k lagunak ditu eta harremanak ditu haiekin. Horietatik % 78k astero edo egunero dute harremana pertsona horiekin. Harremanetarako modurik ohikoenak telefono bidezko edo Internet bidezko kontaktua (% 44,1) eta asteroko bilerak (% 33,9) dira.
2024an, familien % 81,6k auzokideak ditu eta harremanak ditu pertsona horiekin (+6,1 puntu 2019aren aldean). Auzo-harreman ohikoenak eskaileran egunero egiten diren elkarrizketak D % 62,7) eta egunero edo astero laguntza ematea (% 24,2) dira, baina bost urte hauetan nabarmen murriztu dira (15,3 eta 12,7 puntu, hurrenez hurren), eta gainerako harremanak desagertzeko joera dago.
Familia gehienek osasuntsutzat jotzen dute beraien ingurunea
Euskal AEko familia gehienentzat beraien ingurune fisikoa ona da (% 57,4) eta ingurune fisiko "osasuntsuan" bizi direla uste dute. Dena den, okerrera egin du 2019arekin alderatuta (ehuneko -6,6 puntu), eta 2009tik baliorik baxuenera iritsi da.
Beraien bizilekuan zaratek, keek eta usainek eragindako eragozpenak daudela uste duten familiak % 39,8 dira (2019an baino +7,7 puntu gehiago). Gainera, industria kutsatzaileen pertzepzioa % 17,3ra igo da (+2,3 puntu).
Bestalde, gizarte-ingurunea, gizarte-arazoak izateak definitzen duena, okertu egin da, 2024an familien % 53k oso osasungarritzat jotzen baitu, 2019an baino ehuneko 13 puntu gutxiago. Hala eta guztiz ere, familien % 64,7k uste du oso osasungarria edo nahiko osasungarria dela.
2024an, familien % 20k herritarren segurtasunarekin lotutako arazoak hautematen ditu (lapurretak eta erasoak, esaterako). Zifra horrek 2014an bezala jarraitzen du, eta 2019koa baino 4 puntu handiagoa da. Gainera, eskean aritzen direnaren pertzepzioak 11 puntu egin du gora, 2019an % 10,1 izatetik 2024an % 21,1 izatera igaroz. Era berean, 2019arekin alderatuta, alkoholismoaren pertzepzioa ehuneko 12 puntu igo da eta 11,6 drogen kontsumoarena.
Euskal AEko etxe gehienetan daude etxeko ekipamenduak, batez ere etxetresna elektrikoak. Hala ere, etxeen % 39,8k mota horretako ekipamendu gutxi ditu; proportzio hori ehuneko 22 puntu igo da 2019arekin alderatuz. Hala ere, familien ia % 100ak ditu ikus-entzunezko ekipamenduak etxebizitzan, eta % 28,6k horietako asko ditu.
2024an, familia-etxebizitzen % 2,6k (ia 25.000 etxe) adierazi zuen ez zuela inolako berokuntzarik, 2019an baino 1,2 puntu gehiago. Euskadin, berokuntza-sistemak dituzten etxeetan, banakako berokuntzak jarraitzen du izaten eredu ohikoena (% 63).
Inguruko ekipamenduei dagokienez, familien % 90ek baino gehiagok ditu zerbitzu ugari etxetik 10 minutu baino gutxiagora oinez: autobus-geltokia (% 95,9), taberna (% 95,2), kafetegia (% 92,8), okindegia (% 91,7), farmazia (% 91,5), elikagai-denda (% 91) eta supermerkatua (% 90,5). Aitzitik, familien % 4 berehalako zerbitzurik gabeko eremuetan bizi da, baina oinez 10 minutu gehiago eginez ondoko leku hauetara irits daitezke: parke-eremu batera (% 97,4), eliza batera (% 96,5), jatetxe batera (% 94,4), lehen hezkuntzako ikastetxe batera (% 94,2) edo banku batera (% 92,2). Hala ere, familien % 2,3k oinez 20 minutura ez du osasun-zentrorik (% 5,6) edo eskola-zentrorik (% 5,8), besteak beste.
Goizeko eta arratsaldeko eskola-ordutegia murriztu egin da ikasleen artean
2024an, ikasleen % 52,5ek lanaldi zatitua zuen, 2019an baino 9,6 puntu gutxiago. Era berean, apur bat gora egin du etxera bazkaltzera itzultzen diren ikasleen ehunekoak, % 55,7 (ehuneko +2,9 puntu).
Ikastetxera joateko modurik ohikoena oinez joatea da D % 48,5) eta, ondoren, autoz joatea (% 12,7), nahiz eta azken aukera hori ehuneko 5,5 puntu murriztu den 2019arekin alderatuta.
Pertsonen osasuna
2024an, biztanleen % 9,3k adierazi du desgaitasun edo osasun-nahasmendu kronikoren bat duela (2019an baino +0,8 puntu gehiago). Baldintza horien prebalentzia aldatu egiten da adinaren arabera, eta 60 urte edo gehiagokoei eragiten die nagusiki (% 19,8).
Osasun-arazoengatik eguneroko jarduerak egiteko zailtasunak dituzten pertsonen ehunekoa % 7,8 da (2019an baino 1,6 puntu gehiago). Zailtasunik ohikoena mugikortasunari lotutakoa da: eskailerak jaistea eta igotzea zailtasuna edo eragozpena da pertsona horien % 85,8rentzat, eta % 44,8k dio zailtasunak dituela etxe barruan mugitzeko.
Euskal AEko biztanleen % 82,5 mediku-kontsulta batera joan zen 2024an (-0,8 puntu). Mediku espezialistei egindako kontsultek zertxobait gora egin dute, biztanleen % 52,1i eman baitzieten arreta (2019an baino puntu 1 gehiago). Aldiz, lehen mailako arretako medikuei egindako kontsultak % 77,8ra murriztu ziren, hau da, 7 puntu jaitsi ziren. Dentistarenera egindako bisitak egonkor mantendu ziren: biztanleriaren % 37,7 joan zen kontsultara.
2024an, 6 urteko eta gehiagoko milioi erdi pertsona baino gehixeagok adierazi du emaile dela, hau da, biztanleriaren % 24,7k. Ehuneko hori mantendu egin da 2019tik. Emaileen artean, ohikoena odola ematea da (% 23,4), 2019ko ehuneko bera.
Las asociaciones deportivas son las que cuentan con el mayor número de personas afiliadas
Kirol-elkarteetan 6 urte eta gehiagoko 300.000 pertsona baino gehiago daude afiliatuta 2024an, hau da, % 14,6 (2019an baino ehuneko 0,9 puntu gehiago). Gainera, mota horretako elkarteek dituzte parte-hartzaile gehien: 208.682 gizon eta 100.750 emakume, hau da, % 67,4 eta % 32,6, hurrenez hurren. Eta, era berean, elkarte horietan ematen dute laguntza beren borondatez pertsona gehienek, biztanleriaren % 4,8k.
Gizonek ere emakumeek baino partaidetza-tasa handiagoa dute politika- eta ingurumen-erakundeetan, eta biek ala biek berdintzen dute gazte-elkarteetako parte-hartzearen zifra. Emakumeak, bestalde, gehiengoa dira gizarte-laguntzako erakundeetan (42.700 emakume eta 32.900 gizon), garapenerako lankidetzako eta hezkuntzako erakundeetan.
Aisia eta denbora librea
2024an, 6 urte eta gehiagoko biztanleriaren % 72,6k oporrak izan zituen eta etxetik kanpo joan zen; horrek esan nahi du 7,8 puntuko igoera izan dela 2019arekin alderatuta. Pertsonen % 68,2k estatuko beste probintzia batzuetara bidaiatu zuen, % 13,9k Europako herrialderen bat aukeratu zuen oporretarako eta % 10,5ek Euskadi. Senideen etxeak izan ziren oporrak hartu zituzten lau pertsonatik batek erabilitako egoitza-mota.
Biztanleriaren % 37,2k egunean 2-4 ordu ditu aisialdirako. Hauek dira jarduera ezagunenak: Interneten nabigatzea (% 69,4), musika entzutea (% 66,6), etxean zinema ikustea (% 59,2) eta kirola egitea D % 49,6).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 6