Txikizkako euskal merkataritzaren barometroa izeneko estatistika-eragiketa ofizialaren helburu nagusia Euskal AEko merkataritza-sektorea aztertzea, deskribatzea eta monitorizatzea da. Horretarako, egiturazko adierazle batzuk definitu dira, lan-ildoak edo ekintza-ildoak garatu eta inplementatu ahal izateko, merkataritza-sektorearen lehiakortasuna hobetzera bideratutako politika publikoak garatzean.
Txikizkako euskal merkataritzaren barometroaren adierazleak, besteak beste, honako hauetan oinarritzen dira: merkataritza-sektoreko enpleguaren karakterizazioa, jendearentzako arreta-ordutegiak, establezimenduen edukitze-erregimena, e-commerce-aren ezarpena, turismoaren eragina, euskararen erabilera, iraunkortasun-ekintzak, merkataritza-balioen identifikazioa eta kudeaketa-estiloak.
Parametroak Euskal AErako eta lurralde historikoka kalkulatzen dira