Familia Gastuen Estatistikak (FGE) Euskal AEko etxeguneetako azken kontsumoari buruzko informazioa eskaintzen du; ukitzen dituen arloak dira: etxeguneak azken kontsumoko ondasun eta zerbitzuak ordaintzera zuzentzen duen dirua, autokontsumo kontzeptuan jasotako ondasunen diru-balioa, autohornidura, gauzazko ordainsaria, doako edo hobari moduko bazkariak eta etxeguneari dagokion etxebizitzaren alokairua.Halaber, eragiketak informazio baliagarria eskaintzen du Etxeguneetako Azken Kontsumoko Gastuari buruzko bilakaeraren azterketa makroekonomikoa egin ahal izateko, eskaeraren ikuspegitik.
Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > FAMILIA GASTUAREN ESTATISTIKA 2006-2010
Azken eguneratzea > 2012/05/21