EAEko administrazio publikoak azken urteotan hizkuntza-normalkuntza eta euskararen sustapenerako kudeatu dituen diru-baliabideen gaineko ikerlana egin ondoren, lan horretako zenbait datu esanguratsu aurkezten dira atal honetan.
Emaitzak bi aldagaien arabera eskaintzen dira: erakundearen arabera (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta 5000 biztanletik gorako udalerriak) edota normalkuntza-eremuaren arabera (17 eremu).
Azpiegiturei dagokienez, era batera edo bestera euskararen erabilera bultzatzea xede duten entitateak bildu dira batetik, eta bestetik, euren zerbitzua euskaraz edo ele bietan eskaintzen dutenak.