Metodologia-fitxa: Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta (Kod. 010903)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
23/01/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
23/01/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Lan-bizitza, familia-bizitza eta bizitza pertsonala bateragarri egiteari buruzko inkestak (aurrerantzean, LBI) biztanleria landunaren egoera aztertzen du, nagusiki, lan-bizitza, familia-bizitza eta bizitza pertsonala bateratzeari dagokionez, aipatu bizitza-alderdi horiek bateragarri egin ahal izateko aukerak aztertuz. Bigarrenik, 15 urtetik beherako seme-alabak zaintzeari, mendetasuna duten pertsonak zaintzeari eta etxeko lanak egiteari lotutako zereginen banaketako hainbat alderdi aztertzen du. Azkenik, landunek haien an-bizitza, familia-bizitza eta bizitza pertsonalari buruz duten gogobetetze-maila aztertzen du.
Hauek dira LBIak ikertutako aldagai nagusiak:
Demografikoak: Sexua, adina, bizilekua duen lurraldea, amaitutako ikasketa-maila handiagoa
Familiari loturikoak: Familiaren neurria, familia mota
Jarduera: Lanbidea, jarduera-adarra, lanbide-egoera, jardunaldi mota
Lanari loturikoak: ohiko lanaldia, gaueko ordutegia, asteburuko lana, lan egindako egunen kopurua, txandaka lan egitea, irteteko ordutegi malgua, lanaldia luzatzea, etxean lan egitea, lanarekiko gogobetetzea Zailtasunak baimenak edota laneko lehentasunak eskatzeko, amatasun/aitatasunagatik kalteak, enpresak hartutako kontziliazio-neurriak, lanbide-ibilbidean izandako kalteak
15 urtetik beherako seme-alabak zaintzea: Lanaldi barruan eta kanpo, gogobetetze-maila, zailtasuna, eskainitako ordu kopurua
Mendetasuna duten pertsonak zaintzea: Lanaldi barruan eta kanpo, gogobetetze-maila, zailtasuna, eskainitako ordu kopurua
Etxeko lanetan emandako denbora: Gogobetetze-maila, zailtasuna, eskainitako ordu kopurua
3.2. Sailkapen-sistemak
Lanbidea eta jarduera-adarra jasota daude Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestan (BJA), eta lehen ere kodetu dira:
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009)
Lanbideen Sailkapen Nazionala (LSN-2011)
3.3. Estaldura sektoreka
Eragiketak sektore ekonomiko guztiak (JESN-2009, hiru digitu) eta okupazio guztiak (LSN-2011, hiru digitu) estaltzen ditu.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Euskal AEko familia-etxebizitzak eta horietan bizi diren pertsona fisikoak.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Inkesta honen populazio-unibertsoa 16 urteko eta gehiagoko biztanleria landuna da, urte osoan edo urtearen zati handienean ohiko bizileku gisa erabiltzen diren familia-etxebizitzetan bizi dena.
3.7. Eremu geografikoa
Inkesta honetan aipatzen den lurralde-eremua Euskal AE da eta banakapeneko maila handiena lurralde historikoa eta hiriburuak dira.
3.8. Denborazko estaldura
LBI urtero egiten da eta lehen edizioa 2010. urtekoa da.
3.9. Oinarri-aldia
LBIaren oinarri-aldia 2010. urtea da, ez baita metodologia-aldaketa esanguratsurik egon.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Datuak ehunekotan adierazten dira, biztanleriaren guztizkoaren gainean, batez bestez 1-10 bitarteko eskalan eta zenbaki absolututan (milakotan).
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Bilketa urteko laugarren hiruhilekoan egiten da.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
LBIren abiapuntua da 39/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, langileen familia- eta lan-bizitza uztartzeari buruzkoa (1999ko azaroaren 6ko BOE, 266. zk.). Euskal AEn, Gobernu Kontseiluak 2001eko uztailean onartu zuen Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundearteko I. Plana. Ondoren, honako hauek onartu ziren: Familiei Laguntzeko Erakundearteko II. Plana (2006), III. Plana, 2011n, eta IV. Plana, 2018an.
Azaroaren 5eko 39/1999 Legea, familia-bizitza eta lana uztartzeari buruzkoa
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Inkesta sekretu estatistikoari lotua dago. Babes horrek emandako erantzunen tratamendu erabat anonimo, zenbakizko eta agregatua bermatzen die inkestatuei, erantzunok ezingo izango baitira inoiz izenarekin batera erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: azken prentsa-oharrak, mikrodatuak eta estatistika-taula hauek dituzte:
- Kontziliazioa:
Euskal AEko biztanleria landuna, ezaugarri soziodemografikoen arabera:
etxeko lanetan egunean emandako orduen arabera
baimenak eskatzeko zailtasun-mailaren arabera
kontziliazio-alderdietan emandako gogobetetze-mailaren arabera
kontziliazio-alderdiak bateratzeko zailtasun-mailaren arabera
kontziliazioari loturiko beste alderdi batzuei loturiko kalteen arabera (amatasuna, aitatasuna eta eszedentzia)
norberaren gogobetetze-mailaren arabera
lan-lehentasunen arabera
- Lan-denbora:
Euskal AEko biztanleria landuna, ezaugarri soziodemografikoen arabera:
lanaldi motaren arabera; ordutegi motaren eta malgutasunaren arabera
lanarekiko gogobetetze-mailaren arabera; prestakuntza akademiko eta profesionalaren arabera
enpresatik jasotako prestakuntzaren erabilgarritasunaren eta horrekiko gogobetetasun-mailaren arabera.
Euskal AEko soldatako langileak, enpresaren kargurako prestazio sozialen arabera.
- Seme-alaba adingabeak:
Euskal AEko biztanleria landunaren 15 urtetik beherako seme-alabak, ezaugarri soziodemografikoen arabera:
eguneroko zaintzarengatik, lanaldian zehar
eguneroko zaintzarengatik, lanaldian zehar, eskola-ordutegitik kanpo
lanaldian zehar aldian behin zaintzeagatik
eguneroko zaintzarengatik, lanalditik kanpo
- Mendetasuna duten pertsonak:
Euskal AEko landunen mende dauden pertsonak, ezaugarri soziodemografikoen arabera:
lanaldian zehar zaintzearen eta lanalditik kanpo zaintzearen arabera.
- Laginketa-erroreak dituzten taulak
- Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: honako agiri hauek ditu:
fitxa metodologikoa
Kalitate-fitxa
Laginketa-erroreak kalkulatzeari buruzko txostenak
- Definizioak
- Galdetegiak
Lan-bizitza, familia-bizitza eta bizitza pertsonala bateratzeari buruzko inkesta
10.3. On-line datu-baseak
Datu Bankua | Eguneratua | |
---|
Uztartzea |
Euskal AEko landunak, egunean etxeko lanetan emandako ordu kopuruari jarraiki, ezaugarri soziodemografikoen arabera (ehunekoa eta batez besteko puntuazioa). 2010 - 2023 | 2024/06/26 |  |
Euskal AEko landunak, baimenak eskatzeko zailtasun mailari jarraiki, ezaugarri soziodemografikoen arabera (ehunekoa eta batez besteko puntuazioa). 2010 - 2023 | 2024/06/26 |  |
Euskal AEko landunak, uztartzean emandako denborarekiko gogobetetzeari jarraiki, ezaugarri soziodemografikoen arabera (ehunekoa eta batez besteko puntuazioa). 2010 - 2023 | 2024/06/26 |  |
Euskal AEko landunak, uztartzeko alderdiak bateratzeko zailtasunari jarraiki, ezaugarri soziodemografikoen arabera (ehunekoa eta batez besteko puntuazioa). 2010 - 2023 | 2024/06/26 |  |
Lan-denbora |
Euskal AEko landunak, lanarekiko gogobetetasunari jarraiki, ezaugarri soziodemografikoen arabera (ehunekoa eta batez besteko puntuazioa). 2010 - 2023 | 2024/06/26 |  |
Adin gabeko seme-alabak |
Euskal AEko biztanle okupatuen 15 urte baino gutxiagoko seme-alabak, lanaldian zehar eginiko eguneroko zainketaren arabera, ezaugarri soziodemografikoen arabera (ehunekoa). 2010 - 2023 | 2024/06/26 |  |
Euskal AEko biztanle okupatuen 15 urte baino gutxiagoko seme-alabak, lanalditik kanpo eginiko eguneroko zainketaren arabera ezaugarri soziodemografikoen arabera (ehunekoa). 2010 - 2023 | 2024/06/26 |  |
Mendeko pertsonak |
Euskal AEko biztanle okupatuen mendeko pertsonak, lanalditik kanpoko zainketaren arabera ezaugarri soziodemografikoen arabera (ehunekoa). 2011 - 2023 | 2024/06/26 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
Mikrodatuak |
---|
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzea. 2012 (zip, 0,7 MB) | 01/07/2013 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzea. 2011 (zip, 0,7 MB) | 01/02/2013 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzea. 2010 (zip, 0,7 MB) | 01/02/2013 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzea. 2013 (zip, 0,7 MB) | 07/11/2014 |
Familia, lana eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkestaren mikrodatuak. 2018-2023 (zip, 1,3 MB) | 26/06/2024 |
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.
Informazio-zerbitzuak
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
LBIan EUROSTATek proposatutako honako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
LBIaren erabiltzaile nagusia Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Gizarte Zerbitzuei eta Gizarte Politikari buruzko Dokumentazio Zentroa eta zenbait udal dira.
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 3 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 4 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,04 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,31. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, LBIaren emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa eta hiriburuak dira.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
LBIan, laginketa-errorea minimizatzeko helburua ezarri da, biztanleria landunaren kontziliazio-zailtasunaren mailaren aldakuntza-koefizientearen % 10etik beherakoa izateko, baita biztanleria landunak baimenak eskatzeko duen zailtasun-mailarako ere. Halaber, erantzun-tasa maximizatu nahi da, gutxienez, % 85era iritsiz.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Laginketa-erroreen kalkuluari buruzko txostenean kontsultatu daiteke nola egiten den LBIko laginketa-erroreen kalkulua.
2023 aldian aztertutako aldagai nagusirako (k) aldakuntza-koefizienteak hauek dira:
Aldakuntza-koefizientea - Landunak, baimenak eskatzeko zailtasun-mailaren arabera (bataz bestekoa): % 1,5
Aldakuntza-koefizientea - Landunak, uztartze aspektuen zailtasun-mailaren arabera (bataz bestekoa): % 1,2
Kalitate-fitxa
Laginketa-erroreen kalkuluari buruzko txostena
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:
Erantzunen tasa (Urtekoa): % 90,60
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 6 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
2010era arte, Lan Ministerioak Laneko Bizi Kalitateari buruzko inkesta egin zuen, antzeko gaia jorratzen zuena. Bestalde, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) 2020ko bigarren hiruhilekotik aurrera argitaratzen ditu gai horrekin lotutako zenbait item autonomia-erkidegoen mailan, Biztanleria Aktiboaren Estatistikako (Biztanleria Aktiboaren Inkesta) lan-baldintzak atalaren barruan. Gainera, noizbehinka, lana eta familia bateragarri egiteari buruzko modulu espezifikoak argitaratzen ditu INEk.
Argitaratutako azkena 2018ko aldiari dagokio.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 12 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Europan, Bizi eta Lan Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioak, 1991z geroztik, aldian behin egiten du Laneko Bizi Baldintzei buruzko Inkesta. Harrezkero, inkesta 1995/1996., 2000/2001., 2005. eta 2010. urteetan egin da. 2015ean, fundazioak 1991n hasitako serieko «European Working Conditions Survey (EWCS)» inkestaren seigarren edizioa egin zuen. Alde horretatik, Eustatek Lan-bizitza, familia-bizitza eta bizitza pertsonala bateratzeari buruzko inkesta jarri du abian, Euskal AEn azterketa-tresnak edukitzeko beharra zegoelako.
15.4. Barne-koherentzia
Aldagaien arteko koherentzia bermatzeko, hein-, grafo- eta koherentzia-kontrolak egiten dira. Gainera, galdetegien edukiaren baliozkotzeak egiten dira.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 120000 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Argitaratutako datuak ez dira berrikusi behar.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Datuak galdetegi espezifiko baten bidez lortzen dira.
LBI biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestaren (BJA) modulu bat da, eta erreferentziako laugarren hiruhilekoan BJArako hautatutako 6.344 familia-etxebizitzaren panela hartzen du laginketaren oinarritzat. Etxebizitza horietan bizi diren 16 urteko eta gehiagoko landunak hautatu dira. Hautatutako banakoen multzoa da BJAren lagina.
LBIren lagina gutxienez pertsona landun bat bizi den etxebizitzek osatzen dutenez, laginaren tamaina ez da finkoa; hain zuzen ere, etxebizitza kopurua 3.000 eta 3.450 bitartean izan da eta pertsona landunen kopurua, berriz, 4.300 eta 5.450 bitartean, inkestaren 8 edizioetan.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Galdetegian ez dira inkestatuen ezaugarri soziologikoak eta demografikoak jaso. Izan ere, ezaugarri horiek aldi bereko Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestan (BJA) jasotzen dira, eta aldez aurretik datuen ustiapenean sarturik daude.
Galdetegiak Internet bidez, telefono bidezko elkarrizketa bidez edo bisita bidez jaso daitezke. Nolanahi ere, elkarrizketatuek eskatzen duten bilketa-metodoa jarraitzen da.
Informazioa biltzen den bitartean, hainbat alderdi kontrolatzen dira, hala nola asteen eta eskualdearen araberako erantzun-tasa, erantzuteko ezintasunagatik etxeetan egindako inkestei erantzun ez zaielako jarduteko protokoloa aplikazioa eta inkestak baliozkotzea.
18.4. Datuen baliozkotzea
Informazioa biltzeko prozesuan behar diren kontrolak eta baliozkotzeak egiten dira, datuak behar bezala grabatu daitezen. Hiru kategoriatan egituratzen dira:
- Hein-baliozkotzeak: galdera-erantzun bakoitzeko (eremu) baliozko balioak kontrolatzen dituzte, horien derrigortasuna barne.
- Grafo-baliozkotzeak: galdera-erantzunen koherentzia kontrolatzen dute, galdetegien betetze-grafoa oinarri hartuta, baldin eta halakorik badago.
- Koherentzia-baliozkotzeak: datu-basean jasotako informazioetako edozein erlazionatzea ahalbidetzen dute, bai inkestan bertan sortutakoa bai lagungarria edo erreferentea den beste bat.
18.5. Datuen bilketa
Taylorren hedapen-metodoa erabiltzen da laginketa-erroreak zenbatesteko.
Inkestarekin erlazionatuta dauden eta jasotzen edo estrapolatzen diren unitateak honako hauek dira:
a) Inkestari erantzun dioten pertsona landunak
b) Inkesta egin zaien pertsonen etxebizitzetan bizi diren 15 urtetik beherako seme-alabak
c) Biztanleria landunaren mende dauden pertsonak
18.6. Doikuntza
Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.
19. Oharrak