Metodologia-fitxa: Turismoaren kontu satelitea (Kod. 172615)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
20/03/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
20/03/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Turismoaren Kontu Sateliteak (aurrerantzean, TKS) turismoari buruzko informazioa ematen du, kontabilitate nazionalaren definizioetan eta irizpideetan oinarritzen den ikuspegi integratzaile batetik. Hau da, Euskadiko turismo-sektorea eta horrek euskal ekonomian duen pisua hobeto ezagutzeko, eskaintzaren zein eskariaren ikuspegiak integratu eta lotzen ditu, sektore horren parametro ekonomikoei buruzko informazioa emateko.
Ikertutako aldagai nagusiak honako hauek dira:
Turisten kontsumo eraginkorra kuantifikatzen du, hurrengo faktoreen bidez: Barne Kontsumo Turistikoa, Kontsumo Turistiko Hartzailea, Kontsumo Turistiko Igorlea, Barruko Kontsumo Turistikoa, Kontsumo Turistiko Nazionala, Bitarteko Kontsumo Turistikoa, Kapital Finko Turistikoaren Eraketa Gordina eta Administrazio Publikoen Kontsumo Turistikoa.
Turismo-eskaintzaren ikuspegitik dauden aldagaiak: Turismo-establezimenduen/-enpresen produkzioaren egitura eta kostuak deskribatzen ditu.
3.2. Sailkapen-sistemak
TKSn erabilitako sailkapenak eskuliburu hauetan daude jasota:
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009)
Turismoaren marko kontzeptuala - Nazioarteko gomendioak - 2008
3.3. Estaldura sektoreka
TKSk turismoarekin zuzenean edo zeharka lotutako jarduera-adar guztiak biltzen ditu, 'Adar bereizgarriak' eta 'Ez-bereizgarriak’ izenekoak.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Estatistika-unitateak bat datoz hainbat jarduera-unitaterekin, turismo-establezimenduekin (eskaintza) eta turismo-motarekin eta gastuarekin (eskaria).
3.6. Biztanleria estatistikoa
Biztanleria estatistikoa bat dator lurralde bakoitzean aztergai diren eragileen jarduerarekin, ELGAk, TMEk eta Eurostatek (SEC 2010) definitutako metodologiaren arabera.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal AE eta bere lurralde historikoak.
3.8. Denborazko estaldura
Kontuak 2005etik aurrerako datuak ditu.
3.9. Oinarri-aldia
Datu ekonomikoek 2022. urtea dute oinarri.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Datuak milaka eurotan (uneko prezioak) eta ehunekotan argitaratzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Erreferentzia-aldia urte naturala da.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori Lankidetza-Hitzarmen bidez erakunde edo organismoren batekin egiterik.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Zabalkundearen aldizkakotasuna urtekoa da.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak, datu-bankua, txostenak eta dokumentuak eta taula estatistiko hauek dituzte:
- Turismoak euskal ekonomiari egindako ekarpena, urteko. Balio absolutua (milaka euro) eta BPGd-ren gaineko ehunekoa. Uneko prezioak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-fluxuen saldoa munduko gainerako herrialdeekin, osagaiaren eta urtearen arabera. Balio absolutua (milaka euro) eta BPGd-ren gaineko ehunekoa. Uneko prezioak.
- Turismoak euskal ekonomiari egindako ekarpena, lurralde historikoaren eta urtearen arabera. Balio absolutua eta BPGd-ren gaineko ehunekoa. Uneko prezioak.
- Turismo-industria: Establezimenduak urtearen, jarduera-adarraren eta langile okupatuen geruzaren arabera.
- Jarduera-adar bereizgarrien produkzio-kontua, osagaien eta urtearen arabera. Uneko prezioak (milaka euro).
- Jarduera-adar bereizgarrien produkzioaren xehetasuna, urtearen eta produktuaren arabera. Uneko prezioak (milaka euro).
- Barruko turismo-kontsumoa, produktuen eta osagaien arabera. Uneko prezioak (milaka €).
- Turismoaren parte-hartzea ekoizpen sektorialean, adierazle motaren eta jarduera-adarraren arabera. Uneko prezioak (milaka euro).
- Turismoaren parte-hartzea ekoizpen sektorialean, adierazle motaren eta jarduera-adarraren arabera. Uneko prezioak ( %).
- Turismoak euskal ekonomiari egiten dion ekarpena. BPG eta bere osagaiak: turismoaren guztizko ondorioak eta agregatu bakoitzaren guztizkoaren gaineko % euskal ekonomian. Uneko prezioak (milaka euro).
Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: Dokumentazio hau dauka:
- Metodologia-fitxa
- Kalitate-fitxa
- Ohar metodologikoa
- Definizioak
Turismoaren kontu satelitea
10.3. On-line datu-baseak
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.
Informazio-Zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Turismoaren Kontu Satelitean helburu batzuk ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleekiko: egokitasuna, aukera eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, alderagarritasuna eta kostua.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Eragiketa honen erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:
- Eusko Jaurlaritza
- Foru-aldundiak
- Eskualde-garapeneko agentziak
- Turismo Zinegotzigoak
- Merkataritza-ganberak
- Turismo-bulegoak edo -zerbitzuak
- Sektoreko elkarteak eta elkarte horietako kide diren enpresak
- Bidaia-agentziak, handizkariak, txikizkariak, etab.
- Bidaiarien garraioarekin zerikusia duten agenteak.
- Kultura- eta aisialdi-agenda sortzen duten eragile publiko eta pribatuak
- Bestelako zerbitzuetako enpresa bitartekariak.
- Unibertsitatea
- Zerbitzu-enpresak
- Komunikabideak
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 2 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 3 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,07 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,37. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
TKSk nazioan eta nazioartean konparagarria den informazio-multzo bat eskaintzen du, TMEk (sailkapenak, iturriak, aldagaiak...) eta Eurostatek zehaztutako esparru metodologikora egokitzen baita, zehazki Kontuen Europako Sistemaren (SEC-2010) metodologiara eta Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalera (CNAE09).
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Eragiketaren zehaztasuna eta fidagarritasuna bermatzen da, ahalik eta iturri erabilgarri gehien erabiliz datuak biltzeko.
Kalitate-fitxa
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Sintesi-eragiketa bat denez, ez dago laginketarik.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:
Iturri-kopurua: 7
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 12 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
TKS esparru konparagarria da nazioan eta nazioartean, TMEk eta ELGAk ezarritako printzipio metodologikoei jarraiki egiten baita.
2023 urtean % 95 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 18 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Laburpen-eragiketa bat denez, emaitzak, oro har, koherenteak dira Eustatek egindako Kontu Ekonomikoen eta Input-Output Esparruaren datuekin.
Bestalde, datuak konparagarriak eta koherenteak dira INEk estatu mailan egindako Turismoaren Kontu Satelitearekin
Input-Output esparrua
15.4. Barne-koherentzia
TKSren datu guztiak koherenteak dira, metodologia komuna erabiltzen baitute.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 46800 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Argitaratutako azken urte naturalari buruzko datuak behin-behinekoak dira, eta indarrean daude hurrengo urte naturaleko laugarren hiruhilekoan argitaratu arte.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Turismoaren Kontu Satelitea sintesi-eragiketa bat da, eta, beraz, Eustaten edo beste organo eskudun batzuetan egiten diren beste emaitza batzuetatik eratorritako datuak lortzean oinarritzen da.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Besteak beste, honako estatistika-iturri hauek nabarmentzen dira, eta horietatik jasotzen dira datuak:
*Inkesta ekonomiko estrukturaletatik, koiunturaletatik eta beste iturri batzuetatik datorren informazioa:
- Input-Output taula eta urteko eguneratzeak (Eustat)
- Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI) (Eustat)
- Zerbitzuen Urteko Inkestak (Eustat)
- Familia Gastuaren Inkesta (EGF) -Eustat
- Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak (Eustat)
- Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (Dirae) -Eustat
*Beste estatistika-erakunde eta iturri batzuetatik datorren informazioa:
- Euskal Administrazio Publikoen aurrekontuak
- Mugako Mugimendu Turistikoen Estatistika eta Gastu Turistikoaren Inkesta (FRONTUR-EGATUR) -INE.
- Egoiliarren turismo-inkesta (ETH/FAMILITUR) -INE
- Kanpinen okupazioari buruzko inkesta (EIN)
- Euskal administrazioen urteko kontuak
- Sozietate publikoen memoriak eta aurrekontuak (Basquetour...)
- Eusko Jaurlaritzaren Urteko Kontuak
18.4. Datuen baliozkotzea
Sintesi-eragiketa bat denez, datuen balidazioa iturri-eragiketetan egiten diren kontroletan egiten da.
18.5. Datuen bilketa
Industria bereizgarriari eta ez-bereizgarriari buruzko informazioak esan nahi du Eustatek egiten duen kontabilitate nazionalaren esparruan dauden jarduerak berrantolatu eta araztu egiten direla. Ildo horretan, ekoizpenari, balio erantsi gordinari eta gainerako aldagaiei buruzko informazioa sakondu nahi da, turismo-kontsumitzailea beti kontuan hartzen ez duen eskaintzaren saiakuntza-tamaina ezartzeko. Hau da, industria horren ekoizpena, turismoaren ezaugarria den ala ez, eta agente egoiliarrek eta ez-egoiliarrek kontsumitzen dutena, turismoaren eta ez-turismoaren portaeran.
Turismo-industriaren mugaketa, EAEko barne-ekoizpen turistikoaren ikuspegitik (eta sortutako eskaerari erantzuteko behar diren inportazioak), EAEko Input-Output taulak (TIO-CAE) emandako informaziora egokitu da. Horrela, turismo-industriaren analisia osatzeko, turismoaren berezko jarduera/produktuen produkzioaren osagaia aztertzen da, eta, bestetik, jarduera/produktu ez-bereizgarriei dagokiena, TMEk, ELGAk eta Eurostatek horri buruz definitutako jarraibideak kontuan hartuta.
18.6. Doikuntza
Ez da urtaroen araberako doikuntzarik egiten argitaratutako serieetan.
19. Oharrak