Metodologia-fitxa: Kulturaren kontu satelitea (Kod. 173303)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
06/05/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
06/05/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Euskal Autonomia Erkidegoko Kulturaren Kontu Satelitea (KKS), Eustatek nazioarteko metodo eta prozedura estandarizatuen arabera egiten dituen kontu satelite sektorialen multzoan dagoen sintesiko estatistika-eragiketa da. Oro har, kontu sateliteak, garrantzi bereziko ekonomiaren sektore bati egokitutako berezko kategorietan eta sailkapenetan oinarritzen diren eragiketak dira; eta, aldi berean, kontabilitate nazionalaren esparru orokorraren oinarrizko kontzeptuei eta irizpideei jarraitzen diete. Horrela, kontu sateliteak gai dira aipatzen duten sektorea kontabilitate nazionala baino xehetasun eta zehaztasun handiagoz deskribatzeko, eta, aldi berean, kontabilitate nazionalarekin erabat aldera daitezkeen emaitzak sortzeko eta, ondorioz, sektore horren jarduerek ekonomia osoan duten pisua zorrotz zehazteko.
KKSren kasuan, helburua kultura-ondasun eta -zerbitzuen ekoizpenarekin eta erreprodukzioarekin lotutako jarduera ekonomikoak deskribatzea da, bai eta jarduera horien bolumena kalkulatzea ere, SEC 2010 Kontabilitate Sistema Nazionalean erabiltzen direnekin parekatzeko moduan. 2009ko Estatistika Kulturalen esparruan, UNESCOk honela definitu du kultura: “Gizarte edo talde sozial baten ezaugarri bereizgarri, espiritual, material eta afektiboen multzoa. Arteak eta letrak ez ezik, kulturak bizimoduak, gizakiaren oinarrizko eskubideak, balio-sistemak, sinesmenak eta tradizio fisikoak ere biltzen ditu”.
KKS informazio-sistema mistotik lortutako datuak laburtzeko eragiketa da: datu administratiboak eta beste emaitza estatistiko batzuetatik eratorritako datuak.
Zenbatetsitako aldagai nagusiak hauek dira:
• Ekoizpena. Erreferentziako aldian sortutako produktuen balioa da, oinarrizko prezioetan.
• Bitarteko kontsumoak. Produkzio-prozesu batean intsumo gisa kontsumitutako ondasunen eta zerbitzuen balioa adierazten dute, aktibo finkoak kanpo utzita.
• Balio erantsi gordina. Oinarrizko prezioetan baloratutako ekoizpenaren eta erosketa-prezioetan balioetsitako bitarteko kontsumoen arteko aldea da.
• Soldatapekoen ordainsaria. Enplegatzaileek beren soldatapekoei eskudirutan eta gauzatan ordaindu beharreko ordainsari osoa barne hartzen du.
• Ustiapeneko soberakin gordina eta errenta misto gordina. Ustiapen-kontuaren saldoa da, Balio Erantsi Gordinaren eta Soldatapekoen Ordainsariaren arteko alde gisa kalkulatzen da, eta kapitalaren edo enpresa-mozkinaren ordainketa eta sozietate gisa eratu gabeko enpresa baten jabeak egindako lanaren ordainketa adierazten ditu, eta ezin da soldatatik bereizi.
• Lanaldi Osoko Enplegu Baliokidea. Kultura-jardueretan produkzio-jarduera egiten duten pertsona guztiak biltzen ditu.
3.2. Sailkapen-sistemak
KKSn, arreta estatistikoaren xede den sektoreko bi akotazio desberdin erabiltzen dira:
• Alde batetik, jarduera (guztiz) kulturalak biltzen dituen sektorea dago.
• Bestalde, jabetza intelektualarekin lotutako jarduerak biltzen dituena.
Bi mugaketa sektorialetan, jarduerak sektoreka eta faseka sailka daitezke. Lehenengo sailkapenak jardueren kultura-izaera adierazten du, eta espezifikoa da mugaketa bakoitzerako. Bigarrenak, kultura-produktu eta zerbitzuen balioa sortzeko katea islatzen duen kultura-zikloan jarduera bakoitzari dagokion lekua adierazten du.
Kultura-jarduerak kategoria hauetan banatzen dira, sektoreka:
• Ondarea
• Artxiboak eta liburutegiak
• Liburuak eta prentsa
• Arte plastikoak
• Arte eszenikoak
• Ikus-entzunezkoa eta multimedia
• Diziplinartekoa
“Diziplinarteko” kategoriak hondarreko izaera du, eta bertan jasotzen dira gainerako kategorietako bati ere esleitu ezin izan zaizkion jarduerak.
Jabetza intelektualari lotutako jarduerak kategoria hauetan banatzen dira, sektoreka:
• Jarduera guztiz kulturalak
• Informatika
• Publizitatea
Kultura-jarduerak eta jabetza intelektualarekin lotutakoak kultura-zikloaren hainbat fasetan bana daitezke:
• Sorkuntza eta ekoizpena
• Fabrikazioa
• Zabalkundea eta banaketa
• Sustapena eta erregulazioa
• Hezkuntza-jarduerak
• Jarduera osagarriak
3.3. Estaldura sektoreka
KKSk kultura-sektorearen bi mugapen alternatiborekin egiten du lan: Kultura-jarduerak. Jabetza intelektualarekin lotutako Jarduerak kultura-domeinuen edo -sektoreen agregazioaren bitartez definitzen dira. Kultura-jarduerak —“ondarearen” sektorea osatzen dutenak eta “hezkuntza-jarduera” eta “ekonomia sustapena eta erregulazioa” izeneko faseak izan ezik— barne hartzen ditu, eta horiei publizitatearen eta informatikaren sektoreekin erlazionatutako jarduerak gehitzen zaizkie.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Unitate estatistikoa kulturari eta jabetza intelektualari lotutako jarduera duten Kontu Ekonomikoen (SEC 2010) definizioen araberako jarduera-unitateak dira.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Kulturari eta jabetza intelektualari lotutako jarduera duten Euskal Autonomia Erkidegoko unitate egoiliarren multzoa, sektoreka eta faseka bereizita.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoa
3.8. Denborazko estaldura
Datuak 2016tik aurrera daude eskuragarri, bi urtean behingo maiztasunarekin.
3.9. Oinarri-aldia
Oinarrizko aldia 2022. urtea da.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
• Balio Erantsi Gordinaren emaitzak mila eurotan, oinarrizko prezioetan eta ehunekoetan aurkezten dira.
• Enpleguari buruzko emaitzak lanaldi osoaren baliokide diren milaka lanpostutan adierazten dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Erreferentzia-aldia urte naturala da.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN 2009) aldaketa Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 20ko 1893/2006 (EE) Erregelamenduan oinarritzen da. Erregelamendu horrek ezartzen du estatistika ekonomiko guztiak NACE 2. berrikuspenaren arabera egin behar direla.
Europar Batasuneko Nazio eta Eskualde mailako Kontuen Europako Sistemari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 549/2013 Erregelamenduan (EB) jaso zen SEC-2010 izenekoak sartu zuen aldaketa metodologikoa.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 549/2013 (EB) Erregelamendua
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Emaitzak bi urtean behin zabaltzen dira.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
Datuak: Prentsa-oharra eta estatistika-taula hauek dituzte:
• Euskal AEko kultura-jardueren balio erantsi gordina, sektoreka eta urteka. Oinarrizko prezioak (milaka euro). 2016-2020
• Euskal AEko kultura-jardueren balio erantsi gordina, faseen eta urtearen arabera. Oinarrizko prezioak (milaka euro). 2016-2020
• Euskal AEko jabetza intelektualarekin lotutako jardueren balio erantsi gordina, sektoreka eta urteka. Oinarrizko prezioak (milaka euro). 2016-2020
• Euskal AEko jabetza intelektualarekin lotutako jardueren balio erantsi gordina, faseen eta urtearen arabera. Oinarrizko prezioak (milaka euro). 2016-2020
• Euskal AEko kultur jardueretako lanaldi osoko lanpostu baliokideak (LOB), sektoreka eta urteka. 2016-2020
• Euskal AEko kultur jardueretako lanaldi osoko lanpostu baliokideak (LOB), faseka eta urteka. 2016-2020
• Euskal AEko jabetza intelektualarekin lotutako jardueretako lanaldi osoko lanpostu baliokideak (LOB), sektoreka eta urteka. 2016-2020
• Euskal AEko jabetza intelektualarekin lotutako jardueretako lanaldi osoko lanpostu baliokideak (LOB), faseka eta urteka. 2016-2020
• Euskal AEko kultura-jardueren ekoizpen- eta ustiapen-kontu sinplifikatua. Balio absolutua (milaka euro). 2016-2020
• Euskal AEko jabetza intelektualarekin lotutako jardueren ekoizpen- eta ustiapen-kontu sinplifikatua. Balio absolutua (milaka euro). 2016-2020
• Euskal AEko kultur jardueren adierazleak, sektore eta urtearen arabera ( %). 2016-2020
• Euskal AEko kultur jardueren adierazleak, fase eta urtearen arabera ( %). 2016-2020
• Euskal AEko jabetza intelektualari lotutako jardueren adierazleak, sektoreen eta urtearen arabera (%). 2016-2020
• Euskal AEko jabetza intelektualari lotutako jardueren adierazleak, faseen eta urtearen arabera (%). 2016-2020
Metadatuak
- Metodologia eta Kalitatea: Dokumentazio hau dauka:
Kalitate-fitxa
Metodologia-fitxa
Kulturaren kontu satelitea (Ohar metodologikoa)
- Definizioak
Argitalpenetarako sarbidea
10.3. On-line datu-baseak
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek KKSren ustiapen espezifikoak eskatzeko aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazioei eta erakunde publikoei, unibertsitateei, elkarteei eta abarrei, beren jarduera egiteko edo beste edozein arrazoirengatik informazio estatistikoaren beharrak asetzeko.
Informazio-zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Aurreikuspenen arabera, KKSk EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasoko ditu: egokitasuna, aukera eta puntualtasuna (jada jasoa), irisgarritasuna eta argitasuna, kostua (jada jasoa) eta alderagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
KKSren erabiltzaile eta interesdun nagusiak hauek dira:
• Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
• Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuk - Kulturaren Euskal Behatokia
• Foru Aldundietako Azterlan Zuzendaritzak
• Ikerketa-zentroak
• Unibertsitateak, Fundazioak, Institutuak, etab.
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
Eragiketaren gogobetetasuna eta garrantzi-maila Eustaten hurrengo gogobetetze-inkestan neurtuko dira.
2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,19 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,45. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
12.3. Zehaztasuna
KKSk Europa eta nazioarte mailan aldera daitekeen informazioa ematen du, UNESCOk eta EUROSTATek zehaztutako esparru metodologikora egokitzen baita (sailkapenak, iturriak, aldagaiak, etab.). Bestalde, zabaldutako informazioaren egiturak estatistika-jardueraren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Eragiketa hau sintesi-estatistika bat da, eta, beraz, bere akuragarritasuna hura egiteko dauden informazio-iturrien araberakoa da.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Eragiketa hau sintesi-estatistika bat da, eta, beraz, laginketa-erroreen kontzeptua ezin da zuzenean aplikatu.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Eragiketa hori sintesi-estatistika bat da, eta, beraz, hura egiteko erabilitako informazio-iturrien akatsek eragingo diote.
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:
Iturri erabilgarriak: % 91,67
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
Zabalkundearen desfasea ez da erreferentziako urtea amaitu eta 24 hilabetetik gorakoa izango (informazioaren erreferentzia-aldiaren eta emaitzen eskuragarritasun- edo/eta zabalkunde-dataren arteko desfasea). Argitalpena atzeratzen bada, horren arrazoiak eman beharko dira.
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 2 urte -n kokatu da.
14.2. Puntualtasuna
Eustatek egindako urteko estatistika-programan ezarritako zabaltze-daten (hilabetea) % 100eko betetze-maila.
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoko KKSren emaitzen alderagarritasuna UNESCOren Estatistika Kulturalen Esparruko aurreikuspenekin bat datorren kulturaren sektore-mugaketaren erabileran oinarritzen da. Esparru hori antzeko eragiketetan erabiltzen da, Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) KKSn, besteak beste.
2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Ez dagokio.
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 3 urte urtekoa izan da.
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Sintesi-eragiketa bat denez, KKSren emaitzak koherenteak dira hura egiteko erabilitako iturri estatistiko eta administratiboen datuekin.
15.4. Barne-koherentzia
KKSren datu guztiak guztiz koherenteak dira elkarren artean, nazioarteko metodologia komuna (UNESCO) eta eskualdekoa (EUROSTAT) erabiltzen baitira.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 79200 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
T-2 urteari buruzko datuak behin-behinekoak dira, eta T+2 aldian behin betiko datuak argitaratu arte daude indarrean.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
KKSk Eustaten egiten diren egiturazko inkestei buruzko informazioa biltzen du batez ere, baita iturri askotakoa ere, bai administrazio-jatorrikoak, bai beste erakunde eskudun batzuek egindako beste estatistika-emaitza batzuetatik datozen adierazle ekonomikoetakoak.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Bi urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Besteak beste, estatistika-iturri hauetatik jasotzen dira datuak:
- Egiturazko inkesta ekonomikoetatik eta Eustaten beste estatistika-iturri batzuetatik datorren informazioari buruzko iturri nagusiak:
• Input-output taulak (Eustat).
• Industriaren inkesta (Eustat).
• Familia-gastuaren inkesta (Eustat).
• Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (Eustat).
• Hezkuntzaren kontua (Eustat).
• Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak (Eustat).
• Merkataritzaren eta konponketaren inkesta (Eustat).
• Jarduera ekonomikoen direktorioa (Eustat).
- Beste estatistika-erakunde batzuetatik datorren informazioa:
• Kultura arloko finantzaketaren eta gastu publikoaren estatistika (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Eusko Jaurlaritza).
• Euskal Autonomia Erkidegoko fundazio-sektorea eta onura publikoko elkarte-sarea (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, Eusko Jaurlaritza).
• Arte eta industria kulturalen estatistika (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Eusko Jaurlaritza) edo Espainiako argitalpen-sektoreari buruzko txostena (Espainiako Editoreen Gremioen Federazioa).
18.4. Datuen baliozkotzea
Funtsean, Euskal Autonomia Erkidegoko KKSk kulturarekin erlazionatutako jarduerak zenbatzen ditu. Hala ere, KKSren eraikuntza ez da Industriako eta Zerbitzuetako inkestetatik datozen datuen agregazio eta sailkapen hutsetik lortzen. Euskal Autonomia Erkidegoko KKS eraikitzeko, beharrezkoa izango da datuak araztea eta azterlaneko aldagaiak eraikitzea, hauek kontuan hartuta:
• JESN mota batzuk kulturako jarduerekin, eta kulturakoak ez direnekin erlazionatuta daude.
• JESN mota batzuk hainbat sektorerekin lotuta daude aldi berean.
• JESN mota batzuek Industriako eta Zerbitzuetako inkestetatik datorren informazioa osatzen duen informazioa dute.
• JESN mota batzuek Industriako eta Zerbitzuetako inkestetatik datorren informazioa hobetzen edo garbitzen duen informazioa dute.
18.5. Datuen bilketa
Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ekonomiarako kulturarekin zerikusia duten jarduerak identifikatzen eta argitzen dira. Jarduerak sektoreka eta kultura-ekoizpenaren faseka sailkatzen dira. Iturri nagusia desegokia denean, informazioa partziala, desegokia edo okerra denean, iturri gehigarrien laguntzarekin datua zenbatesteko edo egozteko prozedura aukeratzen da.
18.6. Doikuntza
Ez dagokio.
19. Oharrak
19.1. Oharrak
Hurrengo edizioetan informazio-iturrien berrikuspen sakona egingo da, lehen edizio honetako zenbatespena hobetzen lagunduko duten iturri berriak gehituz.