Pobreziaren eta gizarte-esberdintasunen inkesta
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Pobreziaren eta gizarte-esberdintasunen inkesta
- Eragiketaren kodea.
- 010905 (Euskal Estatistika Plana).
- Erakunde arduraduna.
- Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Beste erakunde partaide batzuk.
- Eustat
- Maiztasuna.
- Lau urtean behin.
- Eragiketa-mota.
- Laginketa bidezko inkesta.
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Oinarrizko datuak laginketa bidez biltzen dira.
Helburuak
80ko urteen erdialdetik, Eusko Jaurlaritza pobreziaren fenomenoa ikertzen ari da Euskadin,
eta horretarako printzipio metodologiko berak aplikatu izan ditu, fenomeno konplexu horri
lotutako alderdi guztiek denboran zehar izan duten bilakaera modu fidagarrian ezagutu ahal
izateko. Epe luzeko hurbilketa estatistiko hori Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei
buruzko Inkesta (PGDI) izenaz ezagutzen den eragiketan gauzatzen da.
Oro har, PGDIren helburu nagusia da pobrezia-lerro bakoitzaren ezagutza, azterketa eta
balioespena, eta Euskadin duten eragina, bai eta gizarte-desberdintasunari lotutako
adierazleak lortzea ere.
Arestian aipatu diren mantentze- eta metatze-pobreziaren adierazleak lortzean biltzen du
arreta PGDIk; baina, era berean, gizarte-prekarietateari eta -desberdintasunari buruzko
beste adierazle batzuk ere lortu nahi ditu. Adierazle horien artean, aipatzekoak dira arazo
hauei buruzko adierazle-sortak: Euskal Autonomia Erkidegoan elikadura egoki baterako
eskuragarritasunari buruzko arazoak.
Aipatu beharrekoa da, halaber, estalitako pobreziaren arazoetara hurbiltzeko helburua ere,
horixe baita PGDIn arreta handiena eskaintzen zaion alderdietariko bat.
Eremua
- Populazio-eremua:
- urte osoan edo urteko zatirik handienean ohiko egoitza gisa
erabiltzen diren etxebizitza familiarretan bizi diren etxeguneak. Etxegune horietan
etxegunearen multzoari buruzko datuak lortzen dira, bai eta etxeguneak osatzen dituen
gizabanako bakoitzari buruzkoak ere, eta inkesta osagarri bat aplikatzen zaie estalitako
pobreziaren arazoen presentzia potentzialak izan ditzaketen pertsonei.
- Lurralde-eremua:
-
zein lurralde-eremuri dagokion eragiketa:
Euskal Autonomia Erkidegoari. Lurralde-azterketa baterako destaldekatze-maila gomendatua
herrialde historikoa da. Laginaren diseinua, dena dela, eskualdekoa da, eta Lan Merkatuaren
Zentsuan erabiltzen diren 11 enplegu-eskualde edo -arroei buruzko datu orokorrak eskaintzen
dira.
- Denbora-eremua:
- lau urtean behingo erreferentziako datuak; bilketa
erreferentzia-urteko lehen urtean egiten da.
Kontzeptuak eta definizioak
Kontzeptuak eta definizioak
Laginaren diseinua
2000. urtean, PGDIren laginak 3.296 etxegune hartu ditu. Estalitako pobreziari buruzko
azterketa osagarriak estalitako pobreziaren arazoen presentzia potentzialak izan ditzaketen
573 pertsonei egin zaien galdeketa osagarri baten aplikazioan oinarritzen da.
Galdeketak
Etxegune 1. zatia
Etxegune 2. zatia
Estalitako pobrezia
Zabalkundea
- Argitalpen irarria:
- "Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta" txostena.
- Aldizkakotasuna:
- Lau urtean behin
Datuen zabalkunderako beste bide batzuk: