2012/07/11ko prentsa-oharra
Sei pertsona okupatutatik batek lanaldia luzatu behar izaten du ia egunero
Hiru pertsona okupatutatik batek baino zerbait gehiagok irteteko ordutegi malgua du
Biztanle okupatuen %17,4 beti, eta antzeko ehuneko bat zenbaitetan, lanaldia luzatu beharrean egoten dira, Eustaten datuen arabera. Ordutegia luzatu behar honek, beti edo batzuetan, enplegatzaileen eta autonomoen %60 ingururi eragiten dio. Horrela leudeke sektore pribatuko soldatakoen %29,6 eta publikokoen %28,2.
Irteteko malgutasunaz -bateragarritasuna hobetzeko beste lanabes bat- okupatuen hirutik bat -%36,1- baliatzen da; emakumeak gutxiago -%32,6 gizonak baino -%39,1.
Etxean bertan, %8,1ek noizean behin lan egiten du eta %5,3k egun erdietan gutxienez. Oro har, enplegudun zortzi pertsonatatik batek baino zertxobait gehiagok noizean behin edo maizago etxean egiten du lan.
Pertsona okupatuen %76 lanetik irten daiteke norbere kontuetarako
Lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko neurrien artean, lanetik irten ahal izatea okupatu gehien-gehienen eskura dago; soldatarik gabeko egunak okupatuen %63,1ek eska ditzakete. %60 inguruk aise lor ditzake eszedentziak edo lanaldi-murrizketak.
Oro har ez dago alde handirik sexuen artean. Emakumeek aiseago (%61,3) eska dezakete lanaldi-murrizketa gizonek (%54,3) baino. Berriz, noizean behineko lanetiko irtenaldi baterako, emakumeen arteko %26,6k zail du, gizonen artean %21,7 delarik. Adinean aurrera joan ahala, seguru asko lan-antzinatasunagatik, aiseago lortzen dira bateragarritasunari laguntzen dioten neurriak.
Kooperatibetako kideek eta langile publikoek errazago dute baimenak lortzea, beste langile batzuek baino. Kontrako kasuan daude enplegatzaile eta langile autonomoak, muga gehiago. Autonomoen erdiek oso nekez hartuko lukete eszedentziaren bat edo lanaldi-murrizketa; %43,9rentzat oso zaila da egun bateko lanari uztea eta %21,8rentzat noizean behin lanetik irtetea. Enplegatzaileen arteko %45ek dio oso zail zaiela eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartzea; %39k gauza bera dio egun bat libre hartzeaz eta %19,3k noizean behin lanetik irteteaz.
Lau enplegudunetatik batek uste du famili arrazoiengatik eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatzeak kalte handia egingo liokeela ibilbide profesionalari
Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatzeak sustapen profesionalari kalte egingo dion beldurra antzekoa da emakumeengan eta gizonengan; nabarmenagoa da gazteen artean. Bost emakumetatik batek uste du amatasuna kaltegarri litekeela sustapenerako; berriz, gauza bera aitatasunaz gizonen %5,9k bakarrik uste du. Halere, sei gizon enplegudunetako batek uste du aitatasun-baimena eskatzeak kalte handia lekarkiokeela ibilbide profesionalari.
Gipuzkoako pertsona okupatuen erdiek nahiago dute enpresa txiki bat lanerako, %51,9k sektore pribatua eta %15,9k autonomoa izatea
Gipuzkoak profil zehatza du lan lehentasunei buruz: Gipuzkoako pertsona okupatuen erdiek nahiago dute enpresa txiki bat lanerako, %51,9k sektore pribatua eta %15,9k autonomoa izatea Oso bestelakoak dira arabarren lehentasunak: %67,7k enpresa handia aukeratuko luke, %69,2k sektore publikoa, %13,4k haren negozioa kudeatu nahi luke.
Bizkaitarrak gertuago daude arabarrengandik: %60,2k enpresa handia nahiago, %62,6k sektore publikoa eta zazpitik batek -%15,9k- baino zertxobait gehiagok haren negozioa.
Sexuen artean alde garbiak badira: emakume okupatuen %67,4k sektore publikoa nahiago du, gizonen %51,5ek. Gizon okupatuen %18,3k autonomo izatea nahiago, eta emakumeen artean %12,3k besterik ez.
Bost gizonetatik batek hiru ordu edo gehiago pasatzen ditu mendeko senideak zaintzen; emakumeen artean, %41,1ek
Euskal AEko mendeko pertsonen %86k 65 urte edo gehiago ditu, %74 emakumeak dira eta %30 pertsona okupatuaren etxean bertan bizi dira.
Mendeko senideak zaintzekotan, emakume okupatuen %41,1ek egunero 3 ordu edo gehiago ematen ditu; gizonen %19,6k egiten du beste horrenbeste.
Mendeko pertsonak zaintzeko orduan, bi ezkontideak edo bikotekideak lanean ari diren familia-etxeetan eta lan-ordutegitik kanpo denean, erdietan beste senideak dira nagusiki arduratzen direnak, soldatarik gabe, eta kasuen %23,9tan bi bikotekideak arduratzen dira. Kasuen %6,2tan emakumeak bakarka arduratzen dira mendeko pertsonez, eta gizonak bakarka sekula ez.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeari buruzko inkesta (LBU). Prentsa-ohar gehiago