2024/06/21eko prentsa-oharra
SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKAK. 2022
Euskal AEko Administrazioen zor biziak ehuneko bi puntu egin du behera BPGren terminoetan 2022an, % 15,2raino
Inbertsioak eta kapital-transferentziak % 33,7 gehitu dira 2022an, eta 2.439 milioi eurora iritsi
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Administrazio Publikoen zorra 13.150 milioi eurokoa izan zen 2022ko abenduaren 31n. Horren barruan sartzen dira Eusko Jaurlaritza, Foru-Aldundiak eta Udal-Administrazioak, dagozkien Erakunde Autonomoekin eta Udalez Gaindiko eta Azpiko Erakundeekin batera. Aipatutako zifra hori BPGren % 15,2 da, eta % 17,2 izan zen 2021eko abenduaren 31n. 2022an hartutako pasibo berriak 821,8 milioi izan ziren, eta amortizazioak 1.108,9 milioi. Nabarmentzekoa da azken ekitaldian amortizatzeko dagoen zenbatekoa 287 milioi euro murriztu dela, eta horrek ehuneko 2 puntuko jaitsiera ekarri du.
2022. urtearen amaieran amortizatzeko zegoen zor biziaren guztizkotik, Eusko Jaurlaritza % 78,7 izan zen, ondoren Bizkaia % 12,3, Arabak % 5 eta, azkenik, Gipuzkoa gainerako % 4.
Erakundeen arabera, Eusko Jaurlaritzak 275 milioiko aurrekontu-saldo ez-finantzario positiboa izan zuen. Lurralde-administrazioen artean (Foru Aldundiak eta Toki Erakundeak), saldo positiboak izan ziren lurralde guztietan: Bizkaia nabarmentzen da 390 milioiko saldoarekin, ondoren Gipuzkoa 192 milioirekin eta, azkenik, Araba 94 milioiko saldo positiboarekin.
Euskal Administrazioen datu finkatuak (milaka euro). 2022
| Guztizko bateratua | Eusko Jaurlaritza | Araba / Álava | Bizkaia | Gipuzkoa |
| | | | | |
SARRERA ARRUNTAK | 20.261.243 | 12.343.266 | 3.121.158 | 10.214.021 | 6.440.943 |
GASTU ARRUNTAK | 17.615.671 | 11.337.732 | 2.942.448 | 9.204.518 | 5.989.117 |
ERAGIKETA ARRUNTEN SALDOA | 2.645.572 | 1.005.534 | 178.709 | 1.009.503 | 451.826 |
| | | | | |
KAPITAL-SARRERAK | 744.878 | 607.878 | 64.791 | 127.530 | 109.052 |
KAPITAL GASTUAK | 2.438.570 | 1.338.158 | 149.165 | 747.125 | 368.495 |
AURREKONTUSALDO EZ-FINANTZARIOA | 951.879 | 275.253 | 94.335 | 389.908 | 192.383 |
| | | | | |
ZOR BIZIA (22-12-31 amortizatzeke) | 13.149.880 | 10.348.458 | 662.287 | 1.619.073 | 520.063 |
Data 2024ko Ekainaren 21a
Iturria: Eustat. Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikak
Euskal Administrazioek erregistratutako gastu eta sarreren xehetasuna eginez gero, gastu osoari dagokion zatia 21.622 milioi eurokoa izan zen, hau da, aurreko urtean baino % 9,3 gehiago. Bestalde, diru-sarrerak 21.669 milioira iritsi ziren, 2021ean baino % 0,2 gutxiago.
Eragiketa ez-finantzarioei dagokienez, diru-sarrerek eta gastuek bilakaera positiboa izan zuten 2021aren aldean, izan ere, gastuak % 8,7 eta sarrerak % 6,2 hazi ziren. Emaitza hori Aurrekontu-Saldo Ez Finantzarioan islatzen da, zeina positiboa izan baitzen 952 milioi eurotan 2022an, 2021ean 1.344 milioi euroen aldean.
Euskal Administrazioen likidazio finkatua (milaka euro). 2021-2022
| 2021 | 2022 | Gehikuntza (%) |
SARRERAK GUZTIRA | 21.705.632 | 21.668.811 | -0,2 |
| | | |
ERAGIKETA ARRUNTAK | 19.265.203 | 20.261.243 | 5,2 |
Zerga-sarrerak | 16.732.123 | 18.149.214 | 8,5 |
PFEZ | 6.152.215 | 6.541.284 | 6,3 |
Sozietate-zerga | 1.166.218 | 1.359.629 | 16,6 |
BEZA | 6.266.824 | 7.088.551 | 13,1 |
ZERGA BEREZIAK | 1.547.714 | 1.446.593 | -6,5 |
Udal zergak | 782.028 | 774.760 | -0,9 |
BESTE ZERGA BATZUK | 817.124 | 938.396 | 14,8 |
Bestelako sarrera arruntak | 2.533.080 | 2.112.029 | -16,6 |
KAPITAL ERAGIKETAK | 519.455 | 744.878 | 43,4 |
| | | |
ERAGIKETA EZ-FINANTZARIOAK, GUZTIRA | 19.784.658 | 21.006.121 | 6,2 |
FINANTZA ERAGIKETAK | 1.920.974 | 662.690 | -65,5 |
| | | |
GASTUAK GUZTIRA | 19.786.990 | 21.621.697 | 9,3 |
| | | |
ERAGIKETA ARRUNTAK | 16.616.898 | 17.615.671 | 6,0 |
Pertsonal gastuak | 4.207.523 | 4.447.528 | 5,7 |
Transferentzia arruntak | 5.820.428 | 6.256.412 | 7,5 |
Beste gastu arrunt batzuk | 6.588.946 | 6.911.731 | 4,9 |
INBERTSIOAK ETA KAPITAL-TRANSFERENTZIAK | 1.823.973 | 2.438.570 | 33,7 |
| | | |
ERAGIKETA EZ-FINANTZARIOAK, GUZTIRA | 18.440.872 | 20.054.242 | 8,7 |
FINANTZA ERAGIKETAK | 1.346.118 | 1.567.456 | 16,4 |
| | | |
ERAGIKETA ARRUNTEN SALDOA | 2.648.305 | 2.645.572 | -0,1 |
| | | |
AURREKONTUSALDO EZ-FINANTZARIOA | 1.343.786 | 951.879 | -29,2 |
Data 2024ko Ekainaren 21a
Iturria: Eustat. Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikak
Diru-sarrera ez-finantzarioen hazkundea diru-sarrera arrunten bilakaera positiboan oinarritu zen (% 5,2), sarrera guztien % 93,5 izan baitziren. Kapital-eragiketengatiko diru-sarrerek, bestalde, % 43,4ko igoera esanguratsua izan zuten.
Bestalde, finantza-eragiketen azterketari dagokionez, bilakaera desberdinak ikusten dira diru-sarreren eta gastuen artean: diru-sarrera finantzarioak 663 milioi eurora iritsi ziren, aurreko urtean baino % 65,5 gutxiago; gastu finantzarioak, bestalde, igo egin dira 2021aren aldean (1.567 milioira) eta % 16,4ko hazkundea izan dute.
Euskal Administrazioen zerga-sarrerek, 2022an, eragiketa arruntengatiko sarreren % 86,9 hartu zuten. Oro har, portaera positiboa izan zuten, 18.149 milioi eurotan kokatuz, aurreko urtean baino % 8,5 gehiago.
Ekarpenik handiena duten zergak hurrengoak dira: BEZa (% 39,0 eta % 13,1eko igoera) eta PFEZa (% 36,0 eta % 6,1eko igoera), 2021aren aldean. Sozietateen gaineko Zergak izan zuen igoerarik handiena (% 16,6), baina bere pisua askoz txikiagoa da, % 7,5ekoa. Beste Zergek, % 14,8ko igoerarekin, zerga-sarrera guztien % 5,2ko ekarpena egiten dute. Aurreko urtearen aldean jaitsi ziren zergak Zerga bereziak (% 6,5) eta Udalekoak (% 0,9) izan ziren. Lehenengo kasuan, zerga guztien % 8 dira, eta bigarrenean, % 4,3.
Iturria: Eustat. Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Aldiak
Beste sarrera arruntak – tasak, transferentziak eta ondarezko sarrerak, besteak beste – eragiketa arruntengatiko sarrera guztien % 10,4 izan ziren, eta % 16,6ko jaitsiera izan zuten.
Gastuen partidei dagokienez, gastu arruntak % 6,0 gehitu ziren. Hazkunde hori, batez ere, Transferentzia arrunten partidak eragin zuen, gastu guztien % 28,9ko pisuarekin, % 7,5eko hazkundea izan baitzuen 2021aren aldean. Ondoren, Pertsonal-gastuak, % 20,6ko pisuarekin, % 5,7ko hazkundearekin. Beste gastu arruntak: % 32, % 4,9.
Inbertsioetako eta kapital-transferentzietako gastuak guztizkoaren % 11,3 izan ziren, eta aurreko urtearen aldean % 33,7 gehitu ziren.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62