Metodologia-fitxa: Kontu ekonomikoak (Kod. 170112)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
24/04/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
24/04/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Kontu Ekonomikoak eragiketan, aurrerantzean, KE, Euskal AEko eta lurralde historikoetako eragile ekonomikoen jarduera jasotzen da, urteko makromagnitude ekonomiko nagusiak zenbatetsiz, balio nominaletan eta bolumenaren arabera (indize kateatuak), eskaintza-eskariaren ikuspegitik, eta balio nominaletan bakarrik, errenten ikuspegitik.
Zenbatetsitako aldagai nagusiak hauek dira:
- Aldagaiak, eskaintzaren ikuspegitik: ekoizpena, tarteko inputak, oinarrizko prezioei erantsitako balio gordina, produktuen gaineko zerga garbiak.
- Aldagaiak, eskariaren ikuspegitik: gastua azken kontsumoan (pribatua eta publikoa), kapital-eraketa gordina, esportazioak eta inportazioak.
- Aldagaiak, errenten ikuspegitik: langile-gastuak, amortizazioak, ustiapeneko soberakinak eta ekoizpen eta inportazioen gaineko zerga garbiak.
- Enplegu-aldagaiak: lanpostuak, pertsonak, lanaldi osoko lanpostuak eta orduak (guztizkoa eta soldatakoak).
- Errenta Nazionalaren zenbatespena: kontu-segida, erakunde-sektoreen arabera (ekoizpen-kontua, ustiapen-kontua eta errenta primarioaren esleipen-kontua).
3.2. Sailkapen-sistemak
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala: JESN-2009
JESN-2009. Egitura osoa
3.3. Estaldura sektoreka
KEk BPGd-ren osagai nagusiak hartzen ditu barnean eskaintzaren, eskariaren, errenten eta enpleguaren ikuspuntuetatik, eta sektore instituzionalen arabera banakatzen ditu.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Estatistika-unitatea, Kontuen Europako Sistemari jarraikiz (KES-2010), jarduera-adarren eta sektore instituzionalen arabera bereizten diren jarduera-unitateei dagokie.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Estatistika-populazioak dagokion lurraldeko eragile ekonomikoen jarduera jasotzen du, Kontuen Europako Sisteman (KES-2010) definitutako metodologiaren arabera zehaztuta.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal AE eta bere lurralde historikoak.
3.8. Denborazko estaldura
Eskuragarri dauden lehen datuak 1980koak dira. Orduz geroztik, zenbait aldaketa egin dira metodologian, besteak beste:
- Oinarri-aldaketak: Azkenekoan, 2015. utea hartu zen oinarritzat.
- Aldaketak erabilitako sektorizazioetan. Batetik, JESN-93tik JESN-09ra aldatzea eta, bestetik, KES-2010 metodologia berria erabiltzea, KES-95 ordezteko. Aldaketak serie historiko osoari aplikatu zaizkio.
3.9. Oinarri-aldia
Oinarri-aldia 2015 urtea da.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
BPGd-ren eta horren osagai nagusien datuak prezio korronteetan neurtzen dira, baita bolumen kateatuetan ere, milaka eurotan.
Enplegua (lanpostuak, enplegatuak eta lanaldi osokoen lanpostu baliokideak eta abar) zenbaki absolututan neurtzen da. Orduak milako unitatetan neurtzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Erreferentzia-aldia urte naturala da.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN 2009) aldaketa Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 20ko 1893/2006 araudian (EE) oinarritzen da. Horretan ezartzen da ekonomia-estatistika guztiak NACE 2. berrik. sailkapenaren arabera sortu behar direla.
KES-2010 sartzeko metodologia-aldaketaren erreferentzia-esparrua da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 549/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasuneko Kontu Nazionalen eta Eskualdekoen Europako Sistemari buruzkoa.
1893/2006 (EE) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena
549/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Ez dagokio.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, emaitzen analisiari loturiko txostenak eta honako taula estatistiko hauek jasotzen dituzte:
- Prezio korronteak:
Euskal Autonomia Erkidegoko BPGd, lurralde historikoaren arabera. Prezio korronteak.
Euskal AEko Barne Produktu Gordina, osagaien arabera. Eskaintza eta eskaria. Prezio korronteak.
Euskal AEko Barne Produktu Gordina, osagaien arabera. Errentak. Prezio korronteak.
Euskal AEko Barne Produktu Gordina, lurralde historikoaren eta osagaiaren arabera. Eskaintza. Prezio korronteak.
Kapital Finkoaren Eraketa Gordina (KFEG), Euskal AEko aktibo ez finantzario motaren eta sektorearen (A10) arabera. Prezio korronteak.
Kapital Finkoaren Eraketa Gordina (KFEG), Euskal AEko aktibo ez finantzario motaren arabera. Prezio korronteak.
Euskal AEko per capita BPG-da, lurralde historikoka. Prezio korronteak.
- Bolumen kateatuaren indizea:
Euskal AEko Barne Produktu Gordina, osagaien arabera. Eskaintza eta eskaria. Bolumen kateatuaren indizea eta bolumen kateatua.
Euskal AEko Barne Produktu Gordina, lurralde historikoaren eta osagaiaren arabera. Eskaintza. Bolumen kateatuaren indizea eta bolumen kateatua.
- Enplegua:
Euskal AEko lanpostuak eta enplegatuak, A38 eta A-4 jarduera-adarretan, lurralde historikoaren arabera.
Lanaldi osokoen lanpostu baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoan, A38 eta A-4 jarduera-adarretan, lurralde historikoaren arabera.
- Sektore instituzionalen kontu ekonomikoak:
Euskal AEko sektore instituzionalen ekoizpen-kontua.
Euskal AEko sektore instituzionalen ustiapen-kontua.
Euskal AEko sektore instituzionalen lehen mailako errentaren esleipen-kontua.
- Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu:
Kalitate-fitxa
Fitxa metodologikoa
Kontu ekonomikoak eta 2015 oinarriko Input-Output esparrua. Ohar metodologikoa
Ohar metodologikoa, KES 2010 aldaketak
Kontu ekonomikoak eta 2010 oinarriko Input-Output esparrua. Ohar metodologikoa
Zeharka neurtutako finantza-bitartekotzako zerbitzuen tratamendua (ZNFBZT)
Kontu ekonomikoen serieen kateamendua
- Definizioak
- Kodeak eta nomenklaturak
Kontu ekonomikoak
10.3. On-line datu-baseak
| Datu Bankua | Eguneratua | |
|---|
| Oinarria 2022 |
| Barne produktu gordina (BPG) |
| Euskal AEko barne produktu gordina (BPG-eskaintza), lurralde historiko, jarduera-adar (A-38), datu-mota eta neurri-motaren arabera. 1995 - 2023 | 2024/12/05 |  |
| Euskal AEko barne produktu gordina (BPG) (eskaria) osagaien, datu motaren eta neurketaren arabera. 1980 - 2023 | 2024/12/05 |  |
| Euskal AEko barne produktu gordina (BPG-eskaintza), lurralde historiko, jarduera-adar, datu-mota eta neurri-motaren arabera. 1980 - 2023 | 2024/12/05 |  |
| Euskal AEko biztanleko barne produktu gordina (BPG), lurralde historikoaren eta epealdiaren arabera. Balio arruntak. 1980 - 2023 | 2024/12/05 |  |
| Euskal AEko soldatako langileen lansaria, lurralde historiko, jarduera-adar (A-38) eta datu-motaren arabera. 1995 - 2022 | 2024/12/05 |  |
| Kontu Ekonomikoak |
| Euskal AEko ustiapen kontua, datu-motaren arabera. 1995 - 2023 | 2024/12/05 |  |
| Euskal AEko ondasun eta zerbitzuen kontua, datu-motaren arabera. 2000 - 2023 | 2024/12/05 |  |
| Euskal AEko ekoizpen kontua, datu-motaren arabera. 2000 - 2023 | 2024/12/05 |  |
| Enplegua |
| Euskal AEko enplegua, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren (A-38), enplegu-motaren eta datu-motaren arabera. 1995 - 2022 | 2024/12/05 |  |
| Euskal AEko enplegua, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren (A-4), enplegu-motaren eta datu-motaren arabera. 1995 - 2023 | 2024/12/05 |  |
| Euskal AEko ordu kopurua, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren (A-38), enplegu motaren eta datu-motaren arabera. 1995 - 2022 | 2024/12/05 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.
Informazio-zerbitzuak
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
KEan EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, kostua eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
KEren erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:
- Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saila
- Eusko Jaurlaritzaren beste sail batzuk
- Foru-aldundiak
- Unibertsitateak
- Merkataritza-ganberak
- Enpresa-erakundeak
- Sindikatuak
- Ikerketa-institutuak
- Erabiltzaile desberdinak erabilera partikularretarako
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 5 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,07 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,37. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
KEk Estatukoarekin eta nazioartekoarekin konparatu daitekeen informazio multzo bat ematen du, EUROSTATek zehaztutako esparru metodologikora doitzen baita (sailkapenak, iturriak, aldagaiak eta abar). Zehazki, Kontuen Europako Sistemaren (KES-2010) eta Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) metodologia.
Bestalde, ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, KEaren tauletako emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa da.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Ez dagokio.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Ez dagokio.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:
Desbideratzea BPGaren aldakuntzan: % 0,42
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 21 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
KEa nazioartekoekin konparatu daitekeen kontabilitate-esparru bat da, Kontuen Europako Sistema (KES-2010) arabera egiten baita. KESaren helburua kontabilitate-arauak harmonizatzea da, EBko estatu kideen kontu ekonomikoen konparagarritasuna ziurtatzeko.
2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 43 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Sintesi-eragiketa bat denez, KEaren emaitzak, oro har, koherenteak dira hori prestatzeko erabili diren estatistika- eta administrazio-iturrietako datuekin.
15.4. Barne-koherentzia
KEaren datu guztiak elkarren artean erabat koherenteak dira, KES-2010ak ezartzen duen kontabilitate-metodologia komuna erabiltzen baitute.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 248394 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Argitaratutako azken urte naturalari buruzko datuak behin-behinekoak dira eta indarrean daude, hurrengo bi urte naturalen azken hiruhilekoan behin betiko datuak argitaratu arte.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
KEak informazioa, nagusiki, Eustaten prestatzen diren egiturazko inkestetatik jasotzen du, baita beste iturri ugaritatik ere; batzuk jatorri administratibokoak dira, eta beste batzuk, aldiz, beste organismo eskudun batzuek prestatutako beste estatistika-emaitza batzuetatik datozen adierazle ekonomikoetakoak.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Besteak beste, datuak jasotzeko erabiltzen diren honako iturri estatistiko hauek nabarmentzen dira:
- Egiturazko inkesta ekonomikoetatik datorren informazioa eta Eustaten beste iturri estatistiko batzuk:
- Industriaren inkesta
- Eraikuntzaren inkesta
- Zerbitzuen inkesta
- Kanpo-merkataritzaren estatistika
- Finantzaz besteko enpresen ondare-kontuak
- Familia-gastuaren inkesta
- Turismoaren kontu satelitea
- Jarduera Ekonomikoen Direktoria (JED)
- Adierazle ekonomiko koiunturalak
- Administrazio publikoen kontuak
- Irakaskuntza pribatuaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika
- Irakaskuntza publikoaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika
- Administrazio Publikoen Direktorioa
- Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikak
- Beste estatistika-organismo eta administrazio-iturri batzuetatik datorren informazioa:
- Nekazaritza Sektorearen Kontu Ekonomikoak (Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila)
- Foru-aldundien ustiapen espezifikoak
- Lan harremanen kontseilua
- Euskal AEko administrazioen kontuak (Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saila)
- Gizarte Zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika (Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila)
- Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aurrekontu-likidazioa (Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saila)
- Gizarte Segurantzako afiliatuen eta kotizazio-kontuen fitxategia
- Enpresen memoriak (publikoak eta pribatuak)
- Orotariko txosten sektorialak
- Estatistikako Institutu Nazionalaren emaitza estatistikoak
- Espainiako Bankuaren Buletin Estatistikoa
18.4. Datuen baliozkotzea
Ez dagokio.
18.5. Datuen bilketa
Kalkulu-prozesua aldatu egiten da, datuak behin betikoak edo behin-behinekoak diren arabera.
Behin-betiko datuen kasuan, aldagaiak zenbatesteko orduan, urteko egiturazko estatistiketatik eta beste administrazio-iturri batzuetatik datorren informazioa erabiltzen da. Kalkulu-metodoak aldatu egiten dira aztertzen diren aldagaien arabera, eta eskuragarri dauden datuak bat etortzea bilatzen da.
Baina behin-behineko zenbatespenen kasuan, ezagutarazitako informazioa maila sektorialekoa baino banakapen-maila txikiagoarekin ematen da. Horrek esan nahi du, kalkulu-metodoak sinpleagoak direla eta, iturriok gutxiago direla behin betiko datuetan erabilitakoak baino. Funtsean, Eustatek edo beste iturri estatistiko batzuek ematen dituzten iturri koiunturaletan eta Foru Aldundiek BEZari buruz emandako datuetan oinarritzen direla.
18.6. Doikuntza
Ez dagokio.
19. Oharrak