Kapital Sozialaren Inkesta
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Kapital sozialari buruzko inkesta
- Eragiketaren kodea.
- 010899 (Euskal estatistika plana)
- Erakunde arduraduna.
- Eustat
- Maiztasuna.
- 5 urtero
- Eragiketa-mota
- Laginketa bidezko inkesta
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Lehen mailako datuen bilketa zuzena
Helburuak
Inkestaren helburu nagusiak kontzeptuaren operazionalizazioarekin eta ikerketarekin zerikusia du eta kapital sozialaren kontzeptu teorikoa ondokoa baimenduko duten magnitudeetara eraman nahi du:
a) azpiko dimentsioen artean erlaziorik dagoen zehaztea eta, baldin badago, nolakoa den mugatzea
b) eremu geografiko ezberdinen artean konparazioak egitea (zonak-herrialdeak)
c) kapital sozialaren, horren dimentsioen, osasunaren, ongizatearen, garapen ekonomikoaren eta abarren arteko erlazioak aztertu nahi dituzten ereduetarako input moduan balio izatea
d) ikertutako dimentsioei lotuta dauden planak diseinatzeko aukera ematen duen tresna bat eskaintzea erakundeei
e) kapital sozialaren zenbatespen ekonomikoak egitea euskal aen eta erkidegoko lurralde historikoetan eta zonetan
Eremua
- Biztanleria-eremua:
- 15 urte eta gehiagoko biztanleak, familia-etxebizitzetan (urte guztian edo zati handienean ohiko bizileku direnak) edo establezimendu kolektiboetan bizi direnak.
- Geografia-eremua:
- Euskal autonomia erkidegoa eta hiru lurraldeak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa.
- Denbora-eremua:
- Bost urtez behin, azken edizioa 2017an jasotzen delarik. Urteko bigarren seihilekoan egiten da jasotzea.
Galdeketak
Galdesortak
Kontzeptuak eta definizioak
Kontzeptuak eta definizioak
Laginketa-era
- Laginaren diseinua: ausazko laginketa, geruzatua, etapa bakar batekoa eta esleipen proportzionalarekin lhri, udal tamainari eta naziotasunari eta sexuaren eta adinaren arabera orekatua lhetan eta eskualdeka Euskal AEn.
- Laginaren esparrua: biztanleen erregistro estatistikoa (2016ko biztanleen datu-basea) eta 2016ko etxebizitzen direktorioa.
- Laginketa-unitateak: Euskal AEko 15 urte eta gehiagoko biztanleak, etxebizitzetan eta establezimendu kolektiboetan bizi direnak.
- Laginaren tamaina: 7.000 pertsona.
- Geruzatzea: laginketa geruzatua, lurraldea, udalerriaren tamaina –hiriburuak, ertainak (100.000tik 20.000ra), txikiak (20.000 eta gutxiago)- eta naziotasuna (espainola edo besteren bat) gurutzatuz.
- Esleipena: ondokoekiko egiten da banaketa proportzionala: LHko pertsona kopuruaren erro karratua, pertsona kopurua udalerrien tamainaren arabera eta naziotasunaren araberako pertsona kopuruaren 2/3 potentzia.
- Erauzketa prozedura: ausazko laginketa sinplea geruzan. Cube metodoa (deville & tillé, 2004) erabili da. Lagin orekatuak aukeratzea ahalbidetzen du, jatorrizko biztanleen proportzioak laginketan oreka-aldagaietan mantenduz, diseinuaren inklusio-probabilitateak kontuan hartuz. Oreka-aldagaiak dira biztanleria eskualdeetan (20) eta baita ere biztanle-banaketa lurraldeetan, adin eta sexuaren arabera. Metodo honekin lortzen da geruzetarako (LH, udalerriaren tamaina, naziotasuna) eginiko esleipenari erantzuten dion lagina, eta gainera 20 eskualdeetako biztanleriarekin orekatuta dago eta baita ere lurraldeetako adin eta sexuaren araberako biztanleriaren banaketarekin.
- Ateratako aldagaiak: izena eta abizenak, jaiotza data, sexua, nazionalitatea, etxebizitzaren posta-hurbilketa eta, etxebizitzaren titularra ez bada, pertsona horren izena eta abizenak
- Pausoak: norbanakoak ateratzea biztanleen datu-basetik, haien etxebizitza aurkitzea etxebizitzen direktorioan eta etxebizitzako titularra esleitzea.
Zabalkundea
Paperezko argitalpena: ez
Datuak zabaltzeko bestelako erak: