Jatorri Taulak erakusten du ondasunen eta zerbitzuen eskaintza, ekonomian diren baliabideak beraz, produktu- eta hornitzaile-motaren arabera. Taula bi matrizetan da banatzen hornitzailearen jatorriaren arabera: Produkzio-matrizea, baldin eta hornitzailea barneko jarduera ekonomikoaren adar bat bada, eta Inportazio-matrizea, baldin eta kapoan den hornitzaile bati eskuratua izan bada.
Produkzio-matrizeak duen egituran 105 errenkada daude, zeinek dituzten adierazten Euskal AEko eremu ekonomikoan eskaintzen diren 105 produktu-taldeak (ondasunak eta zerbitzuak), eta 89 zutabe, zeinak diren Euskal AEko jarduera ekonomikoaren 89 adarrak.
Inportazio-matrizean 105 errenkada daude, zeinek adierazten baitituzte Euskal AEko eremu ekonomikoan eskaintzen diren 105 produktuak barnean produzitu ez direnak, eta 3 zutabe erakusten dutenak delako eskaintza hori hornitzailearen jatorriaren arabera: Estatuko Besteak, Europar Batasuna eta Munduko Besteak.