Gastuak (Gizarte-zerbitzuak)

HomeGaiakGizarte ZerbitzuakDefinizioak Gastuak (Gizarte-zerbitzuak)
Gastuak (Gizarte-zerbitzuak)

Gastu arruntak: eragiketa arruntetarako.

  • Erosketak: ondasun arruntetan egindako gastuak; gastu horiek ez dute kapitala gehitzen, urtebete baino gutxiagoko irauten dute, ez dira inbentariatzen eta urtez urte errepikatzen dira.
  • Kanpoko zerbitzuak: hemen sartu ditugu konponketak eta mantenimendua, profesional beregainen zerbitzuak, hornidurak, garraioa, aseguru-sariak, banku-zerbitzuak, eta abar.
  • Pertsonal-gastuak: soldatak eta ordainsariak, gizarte-segurantza eta bestelako pertsonal-gastuak.
  • Bestelakoak: hemen sartu ditugu zergak, finantza-gastuak, kitapenerako hornidurak, izakinen aldakuntzak, ibilgetutiko galerak eta aparteko gastuak.
  • Familietarako transferentziak: ordainik gabeko eragiketa arruntak finantzatzeko kredituak (pertsona fisikoentzakoak) hartzen ditu, eta beharraldiei aterabidea bilatzeko programen bidez egiten dira.
    Txirotasunaren Aurkako Planean sartzen diren guztiak dira: Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eta Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerak (GGD), bai eta Elbarriak Gizarteratzeko Legearen Laguntzak (EGL) eta Gizarte-Ongizaterako Funtsak (GOF) ere. Azken horiek adinagatik edo gaitasun-ezagatik lanpostu bat lor ez dezaketen eta bizitzako oinarrizko beharrei aurre egiteko beste sarrerarik ez dutenei janarietarako ematen zaizkien laguntzak dira.

Kapital-gastuak: ondasun inbentariagarrien erosketa jasotzen du, ondasun higigarriak zein higiezinak.

Otros productos estadísticos

Datos

Gráficos y visualizaciones

Microdatos

Metadatos

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali