Etxebizitzarik ez duen pertsona

Etxebizitzarik ez duen pertsona

Etxebizitzarik ez duen pertsona, erreferentziako aldian orokorrean onartutako giza bizigarritasun irizpideak betetzen dituen ostaturik ez duena da. Ostatua legez bere jabetzakoa izan daiteke, alokatua, jabearen baimenarekin doan okupatutakoa edo kontratu bidez nahiz denbora mugarik ez duen bestelako akordio baten bidez okupatutakoa (sektore publikoak edo gobernuz kanpoko erakundeek emandakoak eta enplegatzaile batek emandakoak barne).

Ondorioz, aldi baterako lo egin behar duen bestelako akordio baten bidez okupatutakoa (sektore publikoak edo gobernuz kanpoko erakundeek emandakoak eta enplegatzaile batek emandakoak barne).

Ondorioz, lo egin behar dute:

  1. Kalean
  2. Giza bizigarritasunerako baldintzak betetzen ez dituzten eraikinetan (Pribatutasuna, higienea, espazioa)
  3. Sektore publikoak edo ongintzako erakundeek emandako larrialdiko etxebizitzetan
  4. Sektore publikoak edo ongintzako erakundeek emandako egonaldi luzeko ostatuetan (larrialdirik gabeko zentroak, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako babeslekuak, babesa eskatu dutenentzako eta etorkin legez kanpokoentzako zentroak)
  5. GKEek emandako pentsioetan edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin edo antzeko prestazioarekin gizabanakoak berak ordaindutakoetan
  6. Egonaldi laburreko beste ostatu batzuetan (hilabete baino gutxiagoko iraupena)
  7. (Eskuarki, "Okupak" deitzen zaie)

Baina ez dira definizio horretan sartzen hurrengo ostatu-motetan bizi diren pertsonak:

  • Ospitaleak; adimen-osasuneko etxeak; adinekoentzako zentroak
  • Espetxeak; internamendu-zentroa
  • Ikasleen egoitzak; barnetegiak
  • Umezurtz-etxeak; adopzio-etxeak
  • Kuartelak; itsasoko misio militarrak
  • Porturatuta dauden itsasontziak
  • Etxebizitza mugikorrak (zirkuak)
  • Au-pair; mirabetza; hotelean bizi diren langileak
  • Hoteletan ostatu hartu duten turistak
  • Diruz lagundutako ostatuak Diruz lagundutako ostatuak (diru-sarrera txikiak)

    Hala ere, biztanleria teorikoa egokia den arren (Europar Batasunaren testuinguruan etxerik gabeko pertsonaren definizioari buruzko akordiorik ez dagoenez), benetan ikertuko den biztanleria ostatu- eta/edo jatetxe-zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroetara joaten den biztanleria da.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali