Herri administrazioak (S.13)

Herri administrazioak (S.13)

"Herri administrazioen" sektorean (S.13) merkatukoak ez diren beste ekoizle batzuen erakunde-unitate guztiak sartzen dira; horien produkzioa norbanakoaren edo talde baten kontsumorako da eta, batez ere, beste sektore batzuetakoak diren edota errenta eta aberastasun nazionala birbanatzeko eragiketak egiten dituzten unitateek egindako nahitaezko ordainketen bidez finantzatzen dira".

Hona hemen S.13 sektorean sartzen diren erakunde-unitateak:

  • Herri administrazioen erakundeak (ekoizle publikoak izan ezik -sozietate publiko moduan antolatutakoak, nortasun juridikodunak edo ia-sozietateak direnak- "finantza-erakundeak" edo "finantzazkoak ez diren sozietateak" sektoreetan sailkatuta badaude). Hauek, jarduera batzuk administratu eta finantzatzen dituzte, batez ere merkatukoak ez diren ondasunak eta zerbitzuak hornitzen dizkie jendeari.

  • Nortasun juridikoa duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, merkatukoak ez diren beste ekoizle batzuk dira eta batez ere herri administrazioek kontrolatzen eta finantzatzen dituzte.

  • Pentsio-funts autonomoak.

    "Herri administrazioaren" sektoreak lau azpisektore ditu:

  • Administrazio zentrala (S.1311)

  • Autonomia-erkidegoak (S.1312)

  • Tokiko korporazioak (S.1313)

  • Gizarte-segurantzako administrazioak (S.1314)

  • Otros productos estadísticos

    Datos

    Informes y documentos

    Microdatos

    Metadatos

    Cuestionarios

    Información auxiliar

    Calendario

    Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali