2011-08-24ko prentsa-oharra
2011ko uztailean industriako prezioek % 0,4 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean
Aurreko urtearekin konparatuta, % 7,7ko igoera izan da
EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizeak % 0,4 egin du gora 2011ko uztailean, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen uztaileko urte arteko tasak % 7,7ko hazkundea izan du.
Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2011ko uztailean, eta aurreko hilabetearen aldean, “koke lantegiak eta petrolioa fintzekoak” (% 2,4) adarrak izan du inflaziorik handiena; gero “kautxua, plastikoa eta metalikoak ez diren beste produktu batzuk” eta “energia elektrikoa, gasa eta lurrina” adarrek, biek % 1,3ko hazkundearekin. Beste aldean, prezioen beherapen handienak izan dituzten adarrak hauek izan dira: “erauzteko industriak” (-% 1,0), “elikagaien, edarien eta tabakoaren industria” (-% 0,5) eta “material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa” (-% 0,4).
2010eko uztailetik 2011ko uztailera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko arloetan eman dira: “koke lantegiak eta petrolioa fintzekoak” (% 24,4), “energia elektrikoa, gasa eta lurrina” (% 20,9) eta “elikagaien, edarien eta tabakoaren industria” (% 7,9). Bestalde, prezioetan beherakada izan duen sektore bakarra “erauzteko industriena” izan da (-% 7,4).
Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuz gero, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, bi sektoretan eman da prezioen igoerarik handiena: energiaren prezioak % 1,9 egin du gora eta tarteko ondasunenak % 0,2. Ekipamenduko ondasunen prezioek % 0,1 egin dute behera eta kontsumo-ondasunen prezioak oro har % 0,2 jaitsi dira, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek (-% 0,3) eta kontsumo-ondasun iraunkorrek (-% 0,1) behera egin dutelako.
Urte arteko aldi horretan, ondasunen multzo handi horien prezioek gorako bilakaera izan dute. Energiaren prezioak % 22,9 igo dira, tarteko ondasunenak % 6,3, ekipamenduko ondasunenak % 1,9 eta kontsumo-ondasunenak % 2,1. Azken hauen artean, % 2,9 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta % 0,2 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01.
Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago