Kanpo-Merkataritzako Estatistika (KAMEE) eragiketaren informazio-iturri nagusiak Administrazio Agiri Bakarreko (AAB) datuak eta Europako Batasuneko estatu kideen arteko ondasun-trukeei buruzko estatistika-datuak biltzeko sistema (INTRASTAT) dira. Eragiketa honekin Euskal AEn jatorria edo destinoa duten eta kanpo-merkataritzan aritzen diren enpresen merkatal fluxuak ezagutzen dira, eta erkidegoa Europako testuinguruan kokatzen da. Informazioa merkatal fluxuen eta hilabetearen arabera ere eskaintzen da, herrialde historiko bakoitzerako.
Azken prentsa-oharra
Azken eguneratzea > 2026/01/20
Hurrengo eguneratzea: > 2026/02/19
Esportazioak. Urte arteko aldakuntza (Azaroa 2025)
-2,3
Inportazioak. Urte arteko aldakuntza (Azaroa 2025)
-3,4