Genero Berdintasunaren Indizea adierazle sintetiko bat da eta oraindik gizonen eta emakumeen artean dauden desberdintasunak haien ongizateari eta norberaren garapenari eragiten dieten alderdi garrantzitsu batzuetan laburbiltzen ditu.
EIGE Genero Berdintasunaren Europako Institutuaren metodologia eta erakunde horrek egun Europar Batasuna osatzen duten 27 herrialdeei buruz emandako informazioa erabiliz egiten da. Metodologia hori erabiliz, beraz, EAEn genero berdintasunean gertatzen diren aurrerapenak Europar Batasuneko herrialdeek ematen duten erreferentziarekin erka daitezke.
Haren osaketan 31 adierazle daude, hierarkikoki 6 dimentsiotan egituratuta, zeinak, bestalde, 14i azpidimentsiotan bananduta baitaude.
Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > 2024
Azken eguneratzea > 2024/05/22