Metodologia-fitxa: Administrazio publikoen kontuak (Kod. 173001)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
23/01/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
23/01/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Administrazio Publikoen Kontuek urteko informazioa eskaintzen dute, zeinak sektoreko makromagnitude ekonomikoen zenbatespena ahalbidetzen baitu. Alde batetik, euskal administrazioen mendeko unitateak zenbatzen dira (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta beren erakunde autonomoak, mankomunitateak eta udalerriak), eta, bestetik, Estatuko administrazioaren mendekoak (administrazio zentrala eta lurralderatutako Gizarte Segurantza). Bi maila horien guztizko finkatuak Administrazio Publikoen Kontuak eratzen ditu.
Honako informazio hau argitaratzen da:
- Finantzarioak ez diren kontu ekonomikoen segida
- Finantzarioak ez diren baliabideen/enpleguen banakapena (balio absolututan, BPGaren % eta aldakuntza-tasaren %).
3.2. Sailkapen-sistemak
Erakunde-sektoreak, eragiketak eta Kontuen Europako Sisteman (KES-2010) zehaztutako kontuen segida.
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009)
Kontu nazionalen eta erregionalen sistema europarra (KES-2010)
3.3. Estaldura sektoreka
Eragiketa honek barruan biltzen ditu Administrazio Publikoen sektorean sartuta dauden erakunde guztiak, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren arabera (JESN-2009) egiten duten ekonomia-jarduera edozein izanik ere.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Estatistika-unitatea Kontuen Europako Sistemari jarraikiz (KES-2010) erakunde-sektoreen arabera multzokatzen diren jarduera-unitateei dagokie.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Kontuen Europako Sistemaren irizpideen arabera (KES-2010) administrazio publikoen sektorean sailkatutako estatistika-unitateen multzoa.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal AE.
3.8. Denborazko estaldura
Administrazio Publikoen Kontuak 1992. urteaz geroztik daude eskuragarri. Ordutik, hainbat aldaketa metodologiko egin dira, eta honako hau da aipagarriena: KES-95 metodologiaren ordez, KES-2010 metodologia erabiltzen da. Serie homogeneoa 2010etik lor daiteke.
3.9. Oinarri-aldia
Oinarri-urtea 2015 da.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Datuak balio absolututan (milaka euro) eta ehunekotan argitaratzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Estatistika-eragiketan jasotzen diren datuak urte naturalari dagozkio.
“n” urteko kontuak “n+2” urtean argitaratzen dira.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekin sinatutako lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Urtero zabaltzen da.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean estatistika-eragiketaren honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
Datuak: azken prentsa-oharrak, grafiko interaktiboak, datu-bankua eta estatistika-taula hauek:
-Finantzatzeko ahalmena/beharra, Euskal AEn eta Europar Batasuneko herrialdeetan (BPGaren %). 2010etik izandako bilakaera.
-Euskal AEko herri-administrazioen kontu ekonomiko ez-finantzarioak (mila euro).
-Herri-administrazioen finantzazkoak ez diren baliabide-erabilerak (mila euro). 2010etik izandako bilakaera.
-Herri-administrazioen finantzazkoak ez diren baliabide-erabilerak (BPGaren %). 2010etik izandako bilakaera.
-Herri-administrazioen finantzazkoak ez diren baliabide-erabilerak (aldaketa-tasak). 2010etik izandako bilakaera.
Metadatuak:
-Metodologia eta kalitatea: honako dokumentuak ditu:
Fitxa metodologikoa
Kalitate-fitxa
Nota metodologikoa
-Definizioak
Administrazio Publikoen Kontuak
10.3. On-line datu-baseak
Datu Bankua | Eguneratua | |
---|
EKS 2010 |
Euskal AEko herri administrazio publikoetako ez finantzarioen kontuak, eragiketa eta kontabilitateko saldo eta erakunde-multzoen arabera. 2010 - 2021 | 2023/07/28 |  |
EKS 1995 (2000tik-2011ra) |
I. Euskal AEko produkzio-kontua, kontabilitate eragiketa eta saldu eta erakunde-multzoaren arabera. 2000 - 2011 | 2013/07/31 |  |
II.1.1. Euskal AEko ustiapen-kontua, kontabilitate eragiketa eta saldu eta erakunde-multzoaren arabera. 2000 - 2011 | 2013/07/31 |  |
II.1.2. Euskal AEko errenta primarioaren esleipen-kontua, kontabilitate eragiketa eta saldu eta erakunde-multzoaren arabera. 2000 - 2011 | 2013/07/31 |  |
II.2. Euskal AEko errentaren bigarren mailako banaketa-kontua, kontabilitate eragiketa eta saldu eta erakunde-multzoaren arabera. 2000 - 2011 | 2013/07/31 |  |
II.3. Euskal AEko espezieko errentaren birbanaketa-kontua, kontabilitate eragiketa eta saldu eta erakunde-multzoaren arabera. 2000 - 2011 | 2013/07/31 |  |
II.4.1. Euskal AEko errenta baliagarriaren erabilpen-kontua, kontabilitate eragiketa eta saldu eta erakunde-multzoaren arabera. 2000 - 2011 | 2013/07/31 |  |
II.4.2. Euskal AEko errenta baliagarriaren eta doituaren erabilpen-kontua, kontabilitate eragiketa eta saldu eta erakunde-multzoaren arabera. 2000 - 2011 | 2013/07/31 |  |
III.1.1. Euskal AEko aurrezki eta kapital transferentziaren zioz ondareak dituen aldaketen kontua, kontabilitate eragiketa eta saldu eta erakunde-multzoaren arabera. 2000 - 2011 | 2013/07/31 |  |
III.1.2. Euskal AEko finantzazkoak ez diren aktiboen eskurapen kontua, kontabilitate eragiketa eta saldu eta erakunde-multzoaren arabera. 2000 - 2011 | 2013/07/31 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.
Informazio-Zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Hauek dira erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:
-Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila
-Foru-aldundiak
-Unibertsitatea
-Erabiltzaile desberdinak, erabilera partikularretarako
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 1 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,07 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,37. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Horrela, bada, lurralde historikoa da eragiketa honen emaitzen gehieneko lurralde-desagregazioa.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Kontu honetan egindako informazioa datu-iturria denez beste estatistika-eragiketa batzuk (Kontu ekonomikoak eta Input-Output taulak) aurrerapen-datuen bidez egiteko, aurrerapenean emandako behin-behineko balioek eta behin betiko datuek ez dute oso desberdinak izan behar. Hori dela-eta, “Errore absolutua” adierazlea zehaztu da “Administrazio Publikoen azken kontsumoko gastua” magnituderako: aurrerapenean emandako balioen eta behin betiko datu argitaratuen arteko portzentajezko aldea neurtzen du adierazle horrek.
Errore absolutua % 0,5 baino handiagoa ez izatea da helburua; hots, behin betiko informaziorik eduki ezean, erabilitako adierazleak datu-iturri ona dira. Adierazi beharra dugu 2021erako errorea % 1,8koa izan dela, espero baino handiagoa.
Kalitate-fitxa
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Ez dago laginketarik.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:
Errore absolutua - Azken kontsumoko gastua: % 1,6
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 19 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
2023 urtean % 80 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 12 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Aldagai berbera hainbat kontutan erabiltzen bada, emandako balioak berbera izan behar du guztietan; hala ez bada, desberdintasunak zergatik dauden azaldu beharko da. Administrazio Publikoen Kontuek Eustaten beste eragiketa batzuetan ere sartzen diren aldagaien informazioa ematen dute: Kontu Ekonomikoak, Input-Output Taulak, Kontu Sateliteak (Gizarte Babesaren Kontua). Horrela, eragiketak elkarrekin koherenteak izatea bermatzen da.
15.4. Barne-koherentzia
Administrazio Publikoen Kontuetako datu guztiak koherenteak dira elkarren artean, KES-2010 sisteman ezarritako kontabilitate-metodologia komuna erabiltzen delako.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 49200 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Datuen aurrerapena argitaratzen da, eta, berrikusi ondoren, behin betiko datuak argitaratzen dira.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Eragiketa hori administrazio-informazioan oinarrituta egiten da, baita tartean diren erakundeei egindako eskaera espezifikoetan oinarrituta ere.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Informazio-bilketan, honako hauek jasotzen eta transkribatzen dira:
-Tartean diren erakundeei ad hoc egindako eskaerak: Eustatek egiten dituen beste eragiketa batzuetarako (bereziki, kontu satelite deiturikoetarako: Osasunaren Kontua, Hezkuntzaren Kontua eta Gizarte Babesaren Kontua) ere balio izateko moduan eskatzen dira datuak. Bestetik, “Euskal Administrazioen kontu ekonomikoak” eragiketaren datuak hartzen dira. Eragiketa hori Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailak egiten du.
-Aldagai komunen datuak, Eustaten urteko estatistika-programan (Kontu Ekonomikoak eta Input-Output Taulak) sartutako eragiketetan zenbatesten direnak.
-“Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika” eragiketaren ustiapena, zeina Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari eskatzen zaion, merkatukoak ez diren adarrak balioesteko (Input-Output tauletarako).
18.4. Datuen baliozkotzea
Ez dagokio.
18.5. Datuen bilketa
Finantzazkoak ez diren kontuen segida eta baliabide-erabileren taulak egiten dira erakunde-talde bakoitzerako. Lan hori Excellen egiten da, eta zenbatekoak milaka eurotan adierazita daude. Horretarako, honako lan hauek egin behar dira:
1) Administrazio publikoen sektorea mugatzen da.
2) Erakundeak eta eskura dagoen informazioa mugatu ondoren, informazioa eraldatzen da (aurrekontu-kontabilitatetik kontabilitate nazionalera), KES-2010ean ezarritako definizioen arabera. Erakunde-unitate bakoitzerako egiten da lan hau.
3) Eskuratzen den informazioa erabiltzen da web-taulak argitaratzeko.
4) Beste estatistika-eragiketa batzuetan (bereziki, Kontu Ekonomikoetan eta Input-Output Tauletan) behar diren multzokatzeak eta banakapenak egitea.
18.6. Doikuntza
Ez da doikuntzarik egiten argitaratutako serieetan.
19. Oharrak