HomeGaiakIndustria-prezioen indizea (IPRI)Prentsa Oharrak 2018ko abenduan industria-prezioek...

2019/01/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA, 2018KO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2018ko abenduan industria-prezioek %1,6 egin zuten behera aurreko hilaren aldean Euskal AEn

Urte osoan industri prezioen indizeak %3,3ko batez besteko urteko hazkundea erregistratu du, 2017an izan zen tasa bera

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %1,6 jaitsi ziren 2018ko abenduan aurreko hilaren aldean. Abenduko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetako industri prezioen aldakuntza) %1,4tan kokatu zen.

2018an industri prezioek %3,3ko batez besteko tasa positiboa lortu dute, eta 2017ko batez besteko hazkundea errepikatu dute.

Euskal AEko industria-prezioen indizearen urte-arteko aldakuntza-tasa. (%)

Indize orokorra

Kontsumo-ondasunak

Ekipo-ondasunak

Bitarteko ondasunak

Energia

Abe, 2017
Ots, 2018
Api, 2018
Eka, 2018
Abu, 2018
Urr, 2018
Abe, 2018
-5
0
5
10
15
20
-5
0
5
10
15
20
Urt, 2006
Urt, 2008
Urt, 2010
Urt, 2012
Urt, 2014
Urt, 2016
Urt, 2018
Iturria: Eustat. Industria-prezioen indizea

Sektore-analisi zehatzagoa eginda, hauek dira 2018ko abenduan prezio-hazkunderik handienak izan dituzten adarrak aurreko hilaren aldean: Zurgintza, papera eta arte grafikoak eta Erauzketa-industriak, %0,3ko igoerarekin kasu bietarako. Jaitsierarik handienak, aldiz: Kokeriak eta petrolio fintzea, %10,8rekin; Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua, %1,4rekin; eta Industria kimikoa, %0,7rekin.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioak %6,9 jaitsi dira, Bitarteko ondasunenak %0,3 eta Ekipo-ondasunenak %0,2. Kontsumo-ondasunak, oro har, %0,1 jaitsi dira. Horien barnean, Iraunkorrenek %0,1 egin dute gora; Ez-iraunkorrenek, %0,1 behera.

2018ko abenduan, 2017koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Industria kimikoa, Zurgintza, papera eta arte grafikoak eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza, %3,4ko hazkundearekin denetan. Jaitsierarik handienak: Altzariak, beste manufaktura-industria batzuk, konponketa eta instalazioa, %2,7ko jaitsierarekin; Kokeriak eta petrolio fintzea, %1,5ekoarekin; Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa, %0,5ekoarekin.

Ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da horientzat guztientzat: Energiaren prezioetan %0,6ko tasako gehikuntza izan da; Bitarteko ondasunetan, %2,3koa; Ekipo-ondasunetan, %1,0koa; eta Kontsumo-ondasunetan, %0,8koa. Azken hauen artean, %0,7 gehitu dira Iraunkorren prezioak eta %0,9 Ez-iraunkorrenak.

graf0016148_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak

2018ko abenduan industria-prezioek %1,6 egin zuten behera aurreko hilaren aldean Euskal AEn

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Maiatza 2025
Eguneratze data : 
2019/01/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0016148_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali