Osasunaren panorama   
Menua
Menua
 

Aurkezpena

Osasuna gai garrantzitsua da bizitzan, eta azken urteotan protagonismo handia ari da hartzen gure artean; horrek gure etorkizuna baldintzatuko du ziurrenik, egitura publikoak eta pribatuak hobetzea eskatuko baitigu, arreta sanitario on bat eta osasun-zaintza bikain bat bermatzeko. COVID-19aren agerpenak agerian utzi du zer garrantzitsuak diren osasun-sistemak, eta gogorarazten digu historian zehar beti gertatu izan den zerbait, hau da, pandemia- garaietan osasunaren mende geratzen direla ekonomia, gizarte-harremanak eta gure bizitzaren alderdi guztiak.

EAEko Osasunaren Ikuspegiaren hirugarren edizio honetan, aurrekoetan bezala, osasunaren analisi bateratu bat egin nahi izan dugu, informazio garrantzitsua jaso eta sintetizatuko duena; horretarako, datu estatistiko ofizialak erabili dira, besteak beste adierazle demografikoak, osasun-inkestak, heriotza-estatistikak, jarduera ekonomikoen eta enpresa-demografiaren direktorioa, ospitale-morbilitatea eta osasunaren kontua.

Osasunaren Ikuspegiaren egiturak sei atal ditu:

-. Osasun-egoerak oinarrizko adierazleak aztertzen ditu, jakiteko zer ongizate-maila daukan herrialde batek: bizi-itxaropena, bizi-itxaropena jaiotzean, desgaitasunik gabeko bizi-itxaropena, osasunaren autobalorazioa eta COVID-19aren aipamen berezi bat. Faktore horrek aparte tratatzea merezi du, eta ez bakarrik pandemiak gure osasunean eragiten duelako, baizik eta gure eguneroko jokabideei ere eragiten dielako.

-. Bizi-ohiturak atalean, informazioa ematen da hala osasunerako arrisku-faktoreei buruz (alkohol-kontsumoa, tabakoa eta elikadura-ohiturak) hala osasun onaren aldeko faktoreei buruz.

-. Praktika prebentiboak atalean, berriz, aztertzen da zer neurri erabiltzen diren gaixotasunak kontrolatzeko, saihesteko eta desagerrarazteko: txertoak, arrisku kardiobaskularren kontrola eta minbiziaren baheketa.

-. Asistentzia-baliabideak atalean, informazioa ematen da osasun-arloko enpleguari eta profesionalei buruz, osasun-adarretako prestakuntzari buruz eta ospitaletako dotazioei, oheei eta abarri buruz.

-. Osasun-arazoen arretak atalean, aztertzen da nola erabiltzen diren asistentzia-baliabideak osasun-arretaren eremu ezberdinetan (lehen maila, espezializatua eta larrialdiak), eta euskal herritarrei gehien eragiten dieten osasun-arazoak azpimarratzen dira.

-. Osasun-gastuak atalean, azkenik, azaltzen da nola banatzen den gastua funtzioei eta finantzaketa-iturriei dagokienez.

Hirugarren edizio honetan, aldaketa bat egin dugu aurkezpenean: infografiak txertatu ditugu, irakurketa errazteko; grafiko interaktiboak erabili ditugu; kapituluak ez ditugu zenbakien arabera ordenatu, eduki bila dabilenak aukera dezan gehien interesatzen zaiona, atal guztiek beren garrantzia baitute osasunaren ezagutzan; era berean, genero-ikuspegia kontuan hartu da kapitulu guztietan.

Josu Iradi Arrieta

Zuzendari Nagusia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali