Compartir twitter Compartir correo electrónico pdf

Osasunaren panorama   
Menua
Menua
 

Osasun-gastuak


Osasun Kontuen Sisteman eginiko gastu korrontea, Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGE) Osasun Kontuen Sistemaren arabera kalkulaturik (System of Health Accounts-SHA 2011), 7.042 milioi eurora iritsi zen 2019an, eta % 4,7 hazi zen 2018ko datuekin alderaturik.


7.042 milioiko gastu hori barne-produktu gordinaren % 8,9 izan zen 2019an, aurreko urtean baino % 0,1 gehiago. Biztanleko gastua 3.216 euro izan zen, 2018an baino % 4,4 gehiago.

2010-2019 aldian, gastu arruntaren guztizko balio absolutua % 2,5 igo da batez beste urteko.

Nazioartekoarekin alderatuta, biztanle bakoitzeko osasun-gastuaren adierazleak –per capita osasun gastua, EAP($)– erakusten du Euskal Autonomia Erkidegoan osasunera bideratutako gastuak ELGEren batezbestekoaren antzeko bilakaera izan duela, nahiz eta erritmo handiagoan hazi. 2003an, EAEko biztanle bakoitzeko osasun-gastua 2.226 zen, ELGEko batezbesteko gastuaren berdintsua (2.221), eta Espainiaren gainetik (2015). 2003-2019 urte bitarteko serieari erreparatuz, EAEko biztanle bakoitzeko osasun-gastua ELGEko eta Espainiako batezbestekoaren gainetik hazi da, eta handitu egin da haien arteko diferentziala. 2019an, EAEk 4.871ko gastua zuen biztanle bakoitzeko; aldiz, ELGEko batezbestekoa 4.224koa izan zen, eta Espainiakoa 3.616koa.


Finantzaketa-mota kontuan hartuta, 2019ko 7.042 milioi euroko gastu arruntetik 4.849 milioi euro egokitu zitzaizkien administrazio publikoei eta nahitaezko ordainketako aseguruei, hau da, gastuaren % 68,9. Borondatezko ordainketako eta etxeetako ordainketa zuzeneko osasun-aseguruei, berriz, 2.193 milioi euro, hau da, % 31,1.


Borondatezko ordainketako eta etxeetako ordainketa zuzeneko osasun-aseguru guztiei dagokien zenbatekoaren hazkundea handiagoa izan da administrazio publiko eta nahitaezko aseguru guztiei dagokiena baino; ondorioz, azken horien ekarpena 2000ko % 72,8tik 2019ko % 68,9ra jaitsi da, eta borondatezko ordainketako eta etxeetako ordainketa zuzenekoena, berriz, 2000an % 27,2 izatetik 2019an % 31,1 izatera igaro da.

Administrazio publikoen gastuaren parte-hartze txikiagoak ez du esan nahi EAEko administrazio publikoen ahalegin-adierazleak behera egin duenik; aitzitik, osasun-gastuak gora egin du urtero administrazio publikoen gastu osoarekin alderatuta: 2005ean % 15,2 izan zen, eta 2018an, berriz, % 16,2.

Osasunaren Kontuko datuak funtzioen arabera aztertuz gero, ikusten da Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-asistentzia sendagarriak duela oraindik ere pisurik handiena; izan ere, 2019an gastu arruntaren % 56,5 hartu zuen, eta % 6,9 igo zen, gainera, 2018arekin alderatuta. Bigarren funtzioa, garrantziari dagokionez, produktu medikoei dagokie (produktu farmazeutikoak, protesiak...), gastu arruntaren % 16,5ekin, eta % 1,1eko igoera izan du 2018. urtearekin alderatuta. Hirugarrenik, egonaldi luzeko osasun-laguntzako gastua (mendetasuna duten pertsonei osasun-arreta emateko gastua barne): gastu arruntaren % 16,1 izan zen, eta % 1,9 igo zen 2018. urtearekin alderatuta.


Funtzio bakoitza banakatuta aztertuz gero, hau da, osasun-asistentziaren arabera xehetuta (ospitaleratzea, anbulatorioa eta etxez etxekoa), ikus daiteke 2010-2019 urteetan anbulatorioetako zaintzen (kanpoko kontsultak eta eguneko ospitaleratzea) gastuaren urteko batezbesteko metatze-tasa % 4,2ra igo dela; ospitale-asistentziaren igoera, berriz, zertxobait txikiagoa izan da (% 2,2), eta etxeko asistentziarena % 1,5.

Datuak funtzioen eta finantzaketaren arabera gurutzatzeak erakusten du gastua desberdina dela, segun eta nork egikaritzen duen gastu hori.

Familiek eta borondatez ordaintzeko sistemek anbulatorioko asistentzia sendagarrira bideratu zuten gastu gehiena (% 38,4), eta, ondoren, produktu medikoak erostera (% 28,5).

Administrazio publikoek eta nahitaez ordaintzeko sistemek ospitaleko asistentzia sendagarrira bideratu zuten gastuaren zatirik handiena (% 29,5); ondoren, anbulatorioko asistentzia sendagarrira (% 26,8) eta produktu medikoetara (% 11,1).




Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali