Metodologia-fitxa: Unibertsitatearen estatistika (Kod. 040603)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
23/01/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
23/01/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Unibertsitatearen estatistikak (aurrerantzean UE) Euskal AEko hirugarren mailako hezkuntza-sistema publiko nahiz pribatuaren errealitatea ezagutzea eta ebaluatzea ahalbidetzen duten urteko datuak ematen ditu. Estatistikak, batez ere, unibertsitateko matrikulazioen eta amaitutako ikasketen berri ematen du, honako ezaugarri hauen arabera: ikasketa-adarra, ikasketa-maila, titulazioa, sexua eta lurralde historikoa. Era berean, unibertsitatera sartzeko probei eta unibertsitateko langileei buruzko informazioa ematen du.
Hona hemen UEk aztertzen dituen aldagai nagusiak:
* Ikasleen estatistiketan
- Ikasketak burutzen diren zentroaren lurralde historikoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
- Ikasketa-maila: gradua, master ofiziala eta doktoregoa.
- Zentroaren titulartasuna: publikoa edo pribatua.
- Ikasketa-adarra: arteak eta humanitateak, zientziak, osasun-zientziak, gizarte- eta lege-zientziak, ingeniaritza eta arkitektura, eta titulazio bikoitzak.
- Sexua.
- Adin-taldeak: 24 urte edo gutxiago, 25-29 urte, 30-34 urte, 35-44 urte, 45-54 urte, 55-64 urte eta 65 urte edo gehiago.
* Langileen estatistiketan:
- Zentroaren titulartasuna: publikoa edo pribatua
- Langile motak: irakasleak eta ikertzaileak; kudeaketa, administrazio eta zerbitzuetako langileak; ikerketan enplegatuak
- Kontratu mota: funtzionarioak, mugagabeak/finkoak edo iraupen jakinekoak
- Lanaldi mota: osoa edo partziala
- Sexua
- Adin-taldeak: 24 urte edo gutxiago, 25-29 urte, 30-34 urte, 35-44 urte, 45-54 urte, 55-64 urte eta 65 urte edo gehiago
3.2. Sailkapen-sistemak
Hauek dira sailkapenerako aldagaiak:
*Ikasleen estatistiketan:
-Lurralde historikoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa
-Ikasketa-maila: gradua, masterra eta doktoretza
-Zentroaren titulartasuna: publikoa edo pribatua
-Ikasketa-adarra: arteak eta humanitateak, zientziak, osasun-zientziak, gizarte- eta lege-zientziak, ingeniaritza eta arkitektura eta titulazio bikoitzak.
-Sexua
-Adin-tarteak: 24 urte edo gutxiago, 25-29 urte, 30-34 urte, 35-44 urte, 45-54 urte, 55-64 urte eta 65 urte edo gehiago.
*Langileen estatistiketan:
-Zentroaren titulartasuna: publikoa edo pribatua
-Langile mota: irakaslea/ikertzailea edo administrazioa/zerbitzuak
-Kontratu mota: funtzionarioa, mugagabea/finkoa edo iraupen zehatzekoa
-Lanaldi mota: osoa edo partziala
-Sexua
-Adin-tarteak: 24 urte edo gutxiago, 25-29 urte, 30-34 urte, 35-44 urte, 45-54 urte, 55-64 urte eta 65 urte edo gehiago.
HNSN 2011. Talde zabalen eta hezkuntza eremuen kodeketa (HNSN-F)
3.3. Estaldura sektoreka
‘Hezkuntza- eta trebakuntza-eremuak 2013 (HNSN-F)’ sailkapenean agertzen diren unibertsitate-sektore guztiak estaltzen dira.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Unibertsitateetan ikasten duten ikasle matrikulatuak eta irakasleak nahiz langile ez-irakasleak.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Euskal AEn unibertsitate-ikasketak egiten ari diren ikasleak eta Euskal AEn kokatutako zentroetan lan egiten duten irakasleak.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal AE eta lurralde historikoak.
3.8. Denborazko estaldura
Unibertsitatearen estatistika 1982an hasi zen egiten, urte hartan egin baitzen lehen aldiz «Irakaskuntzaren estatistika», gaur egun Eskola-jardueraren estatistikak eta Unibertsitatearen estatistikak osatzen dutena. Unibertsitatearen estatistika Euskadiko 1989-1992ko Planean eta 1990eko Urteko Programan agertu zen lehen aldiz eskola-jardueratik bereizita. Hala ere, zabalkundea modu bateratuan egiten jarraitu zen, 1995/96 ikasturtera arte gutxienez.
3.9. Oinarri-aldia
Seriearen homogeneotasunari dagokionez, haustura bat gertatu zen diplomatura eta lizentziatura ikasketak gradu bihurtu zirenean. Dena dela, bi titulazio motak elkarrekin agertu ziren hainbat urtez. Batetik, 2016/2017 ikasturtera arte egin ziren diplomaturak eta lizentziaturak jasotzen zituzten taulak. Eta, bestetik, graduei buruzko taula berriak 2007/2008 ikasturterako hasi ziren egiten.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Ikasleak nahiz langileak pertsona-kopurutan neurtzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Bildutako datuak (t-1/t) ikasturtean erregistratutako jarduerari dagozkio, zentroaren, irakasleen eta langile ez-irakasleen, ikasleen eta emaitzen arabera. Ikasleen adinaren aldagaiari buruzko datuak ikasturtea hasi den urteko abenduaren 31koak dira (t-1).
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Eragiketak sekretu estatistikoa bete behar du. Babes horrek emandako erantzunen tratamendu erabat anonimo eta agregatua bermatzen die inkestatuei, eta ezin izango dira inoiz izenarekin batera erabili, ez eta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Urtero zabaltzen da.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
Datuak: azken prentsa-oharrak, txostenak, datu-bankua, grafiko interaktiboak eta estatistika-taula hauek:
-Euskal AEko unibertsitateetan matrikulatutako ikasleak, ikasketa-adarraren eta adin-taldearen arabera, ikasketa-mailari eta sexuari jarraiki.
-Euskal AEko unibertsitateetan graduko ikasketetan matrikulatutako ikasleak, ikasketa-adarraren eta titulazioaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
-Euskal AEko unibertsitateetan ikasketak amaitu dituzten ikasleak, zentroaren titulartasunaren eta ikasketa-adarraren arabera, ikasketa-mailari eta sexuari jarraiki.
-Euskal AEko unibertsitateetan graduko ikasketak amaitu dituzten ikasleak, ikasketa-adarraren eta titulazioaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
-Euskal AEko unibertsitateetako langileak, zentroaren titulartasunaren, langile-motaren eta langile-kategoriaren arabera sailkatuta, eta sexuaren, kontratu-motaren eta lanaldi-motaren arabera bereizita.
-Euskal AEko unibertsitateetako langileak, adin-taldearen arabera, langile-motari eta sexuari jarraiki.
-Euskal Herriko Unibertsitateko sarbide-probak gainditutako ikasleak, lehen aukerako titulazioaren arabera sailkatuta, eta sexuaren eta batez besteko notaren arabera bereizita.
-Euskal Herriko Unibertsitateko sarbide-probetara aurkeztutako ikasleak, sexuaren, lurralde historikoaren eta batxilergoko zentroaren titulartasunaren arabera, deialdiari, gaindituen portzentajeari eta batez besteko notari jarraiki.
Metadatuak:
-Metodologia eta kalitatea: fitxa metodologikoa eta kalitate-fitxa
-Definizioak
-Kodeak eta nomenklaturak
Unibertsitatearen estatistika
10.3. On-line datu-baseak
Datu Bankua | Eguneratua | |
---|
Unibertsitatean sartzeko probak |
Euskal AEko unibertsitatean sartzeko probaren emaitzen ikasleak, eskualde, batxilergoko eskolaren titulartasun, hizkuntz eredu, batxilergoko aukera, deialdi, sexu eta jasotako emaitzaren arabera. 2002 - 2023 | 2024/07/19 |  |
Euskal AEko Unibertsitateko sarbide-probetara aurkeztutako ikasleak, lurralde historikoaren, batxilergoko ikastetxearen titulartasunaren, hizkuntza-ereduaren, batxilergoko aukeraren, batxilergoko notaren, sexuaren eta lortutako emaitzaren arabera. 2002 - 2023 | 2024/07/19 |  |
Unibertsitatekoa den irakaskuntza |
Euskal AEko unibertsitateetan graduko ikasketetan matrikulatutako ikasleak (EUE), lurralde historiko, adina, titulazioa, ikasketaren adarra, eskolaren titulartasun eta sexuaren arabera. 2008/2009 - 2022/2023 | 2024/07/19 |  |
Euskal AEko unibertsitateetan Master Ofizialetan matrikulatutako ikasleak, eskolaren titulartasun, adina eta sexuaren arabera. 2007/2008 - 2022/2023 | 2024/07/19 |  |
Euskal AEko unibertsitateetan Doktorutzan matrikulatutako ikasleak, eskolaren titulartasun,adina eta sexuaren arabera. 2007/2008 - 2022/2023 | 2024/07/19 |  |
Euskal AEko unibertsitateetan graduko ikasketak amaitu zituzten ikasleak, lurralde historiko, adina, titulazioa, ikasketaren adarra, zentroaren titulartasun eta sexuaren arabera. 2009/2010 - 2022/2023 | 2024/07/19 |  |
Euskal AEko unibertsitateetan Master Ofizialak bukatu zituzten ikasleak, zentroaren titulartasun, adina eta sexuaren arabera. 2006/2007 - 2022/2023 | 2024/07/19 |  |
Euskal AEko unibertsitateetan onartutako tesi doktoralak, titulartasun, adina eta sexuaren arabera. 2002/2003 - 2022/2023 | 2024/07/19 |  |
Euskal AEko unibertsitateetan lehen eta bigarren zikloko eta graduko ikasketetan matrikulatutako ikasleak, lurralde historiko, titulazioa, adina, eskolaren titulartasun eta sexuaren arabera. 1995/1996 - 2016/2017 | 2018/09/14 |  |
Euskal AEko unibertsitateetan hirugarren zikloko ikasketetan matrikulatutako ikasleak, adina, sexu, eskolaren titulartasun eta biurtekoaren arabera (2009/2010 arte). 1995/1996 - 2009/2010 | 2013/07/24 |  |
Euskal AEko unibertsitateetan 1. eta 2. zikloetako ikasketak bukatu zituzten ikasleak, lurralde historiko, titulazioa, adina, ikasketaren adarra, zentroaren titulartasun eta sexuaren arabera. 2000/2001 - 2016/2017 | 2018/09/14 |  |
Euskal AEko unibertsitateetan 3. zikloetako ikasketak bukatu zituzten ikasleak, zentroaren titulartasun, saila, adina eta sexuaren arabera (2008/2009 arte). 2001/2002 - 2008/2009 | 2019/09/11 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.
Informazio-zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
UEn, helburu espezifikoak ezartzen dira, EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna; aukera eta puntualtasuna; irisgarritasuna eta argitasuna; zehaztasuna eta fidagarritasuna; kostua, eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Hauek dira Unibertsitatearen estatistikaren erakunde erabiltzaile eta interesatu nagusiak:
- Hezkuntza Saila (Eusko Jaurlaritza)
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila (Eusko Jaurlaritza)
- Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila (Eusko Jaurlaritza)
- Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
- Euskal AEko unibertsitate pribatuak.
- Toki-erakundeak
- Partikularrak
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 2 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 3 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 4 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,35. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Horrela bada, lurralde historikoa da gehieneko lurralde-desagregazioa.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Inkestaren diseinuak bermatu egiten du eskuratutako datuak oso fidagarriak eta zehatzak izatea, unibertsitate guztietan egin direlako inkestak eta erantzun-tasa erabatekoa delako edo % 100etik oso hurbil dagoelako.
Kalitate-fitxa
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Zentsu-eragiketa bat denez, laginak bere burua ordezkatzen du, hau da, unibertsitate-zentroen esparruaren berdina da. Hortaz, berez, laginketan ez dago errorerik.
Kalitate-fitxa
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Erantzun-tasari (urtekoa) lotutako adierazlea % 100ekoa izan da 2022ean.
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:
Erantzunen tasa (Urtekoa): % 100
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 7 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
2023 urtean % 85 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 28 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
2011tik, Eustatek unibertsitateetatik jasotzen ditu datuak. Informazio hori unibertsitateek Unibertsitate-Informazioko Sistema Integratura (SIIU) bidaltzen dutenaren oso antzekoa da. Sistema hori Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko (gaur egun, Unibertsitate Ministerioa) Unibertsitate Idazkaritza Nagusiak garatzen du. Horrek bermatzen du eragiketaren emaitzak koherenteak izatea estatuko erakundeek, hala nola Unibertsitate Ministerioak, emandako beste estatistika batzuekin.
Unibertsitate Ministerioa - Datu katalogoa
15.4. Barne-koherentzia
UEren datuak koherenteak izatea bermatzeko, datuak arazten eta baliozkotzen dira, baliozkotze aditu bat aplikatuz, datuetan egon daitezkeen askotariko akatsak detektatzen baititu eta zuzentzeko aukera ematen (datuak okerrak izan daitezke, inkoherentziak egon daitezke, baimendu gabeko balioak ager daitezke...).
Unibertsitateen Ministerioa - Datuen katalogoa
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 66000 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Datuak, behin argitaratuta, behin betikotzat jotzen dira.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Datuek administrazio jatorria dute eta zuzenean eskatzen zaizkie EAEn gutxienez zentro edo fakultate bat duten unibertsitateei (UNEDek dituen hiru zentro elkartuen eta Universidad de Navarrako TECNUN zentroaren informazioa biltzen da).
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
2023. urteaz geroztik, Eustat zuzenean harremantzen da unibertsitateekin informazioa biltzeko. Eustatek datuak eskatzeko gutun formalak prestatzen ditu, eta unibertsitateek Unibertsitate Ministerioko SIIUra bidaltzen duten informazioaren kopia bat bidaltzen dute, Eustatentzako berariazko informazio gehigarriarekin.
2023ra arte, Hezkuntza Saileko Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako Zuzendaritzak bitartekari gisa jarduten zuen Eustaten eta unibertsitateen artean.
18.4. Datuen baliozkotzea
Datuak araztu eta baliozkotu egiten dira, baliozkotze aditu bat aplikatuz, datuetan egon daitezkeen askotariko akatsak detektatzen baititu, eta zuzentzeko aukera ematen (datak okerrak izan daitezke, inkoherentziak egon daitezke, baimendu gabeko balioak ager daitezke...).
18.5. Datuen bilketa
Datuak Oracleko datu-base erlazional batean kargatu eta baliozkotu ondoren, ustiapena egiten da, eta hedapena prestatzen.
18.6. Doikuntza
Ez da doikuntzarik egiten argitaratutako serieetan.
19. Oharrak