HomeDocumentaciónDocumentación específicaMetodologíaBiztanleriaren_eta_etxebizitzen_errolda_HezkuntzaMetodologia-fitxa: Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Hezkuntza

Metodologia-fitxa: Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Hezkuntza (Kod. 040606)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

"040606 - Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsua. Hezkuntzak "lortutako prestakuntza-maila, egiten ari den ikasketa-maila, ikasketa-tokiarekiko mugikortasuna eta Euskal AEko udalerrietako biztanleriaren aldagai sozio-demografikoekiko banaketa ezagutzea ahalbidetzen du. Eragiketa honek erakunde publiko zein pribatuen (foru aldundiak, unibertsitateak, behatokiak, etab.) beharrizan estatistikoei erantzuten die.

Estatistika honek ikertzen dituen aldagai nagusiak hauek dira:
- Lortutako prestakuntza-maila
- Uneko ikasketa-maila
- Ikasketen mugikortasuna

 2021era arte ikertu diren aldagaiak hauek izan dira:
- Hezkuntza maila
- Titulazio-maila
- Egindako ikasketak

3.2. Sailkapen-sistemak

Ikasketa-mailak eta ikasketa-sektorea Eustaten ikasketa-kodeen (2010-2021 seriea) eta hezkuntzako sailkapen normalizatuen arabera sailkatzen dira, zehazki, Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuaren (INSN 2011) eta Hezkuntzaren Sailkapen Nazionalaren (CNED 2014) arabera.

Eustaten ikasketa-kodeak

Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua (HNSN 2011)

Hezkuntzaren Sailkapen Nazionala (CNED 2014)

3.3. Estaldura sektoreka

Estatistika honek Euskal AEn bizi den biztanleria jasotzen du.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Erreferentzia-egunean Euskal AEn bizi den pertsona.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Populazio-eremua erreferentziako datan Euskal AEn bizi den biztanleria da.

3.7. Eremu geografikoa

Eragiketaren lurralde-eremua Euskal AE da. Informazioaren desagregazio-maila lurralde historikotik biztanle-entitateraino doa.

3.8. Denborazko estaldura

Estatistika honek urtero argitaratzen ditu datuak 2010eko erreferentzia-alditik aurrera, errolda eta biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika argitaratzen den aldietan izan ezik. Eskuragarri dauden aldiak: 2010, 2013, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2020, 2021 eta 2022. Datuen denbora-erreferentzia dagokien aldiko urtarrilaren 1a da.

3.9. Oinarri-aldia

2010. urteaz geroztik, serie homogeneo bat dago aldaketa metodologiko esanguratsurik gabe.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Datuak zenbaki absolututan neurtzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Eragiketaren datuak urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean ematen dira.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak urtean behin zabaltzen dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak eta estatistika-taula hauek dituzte:
LORTUTAKO PRESTAKUNTZA-MAILA
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, lurralde-eremuen eta prestakuntza-mailaren arabera
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, prestakuntza-mailaren (CNED-A_3 mailak) eta adinaren arabera, sexuari jarraiki
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, prestakuntza-mailaren (CNED-A_7 mailak) eta adinaren arabera, sexuari jarraiki
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, prestakuntza-mailaren (CNED-A_9 mailak) eta adinaren arabera, sexuari jarraiki
Euskal AEko biztanleria Arabako biztanleria-entitateen arabera, prestakuntza-mailari jarraiki
Euskal AEko biztanleria Bizkaiko biztanleria-entitateen arabera, prestakuntza-mailari jarraiki
Euskal AEko biztanleria Gipuzkoako biztanleria-entitateen arabera, prestakuntza-mailari jarraiki
Euskal AEko biztanleria, 10.000 biztanletik gorako udalerrietako auzoen eta prestakuntza-mailaren arabera
Biztanleria Arabako barruti eta zentsu-sekzioen arabera, prestakuntza-mailaren arabera
Biztanleria Bizkaiko barruti eta zentsu-sekzioen arabera, prestakuntza-mailaren arabera
Biztanleria Gipuzkoako barruti eta zentsu-sekzioen arabera, prestakuntza-mailaren arabera
Euskal AEko biztanleria prestakuntza mailaren eta udalerriaren tamainaren arabera, sexuari jarraiki
Euskal AEko biztanleria prestakuntza mailaren eta nazionalitatearen arabera, sexuari jarraiki
Euskal AEko biztanleria, prestakuntza-mailaren eta jaiotza-herrialdearen arabera, sexuari jarraiki
Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen eta prestakuntza-mailaren arabera
UNEKO IKASKETA-MAILA:
Euskal AEko ikasleak, lurralde-eremuen arabera, egiten ari diren ikasketa-mailari jarraiki
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko ikasleak, lurralde-eremuen arabera, egiten ari diren ikasketa-mailari jarraiki
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko ikasleak, aribideko ikasketa-mailaren (CNED-P_4 maila) eta adinaren arabera, sexuari jarraiki
Euskal AEko ikasleak, aribideko ikasketa-mailaren (CNED-P_10 maila) eta adinaren arabera, sexuari jarraiki
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko ikasleak, egiten ari diren ikasketa-mailaren, udalerriaren tamainaren eta sexuaren arabera
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko ikasleak, egiten ari diren ikasketa-mailaren eta nazionalitatearen arabera, sexuari jarraiki
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko ikasleak, aribideko ikasketa-mailaren eta jaiotza-herrialdearen arabera, sexuari jarraiki
IKASKETEN MUGIKORTASUNA
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko ikasleak, egiten ari diren ikasketa-mailaren eta ikasketa-lekuaren arabera, sexuari jarraik
Euskal AEko ikasleak, lurralde-eremuaren arabera, ikasketa-lekuari jarraiki
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko ikasleak, lurralde-eremuaren arabera, ikasketa-lekuari jarraiki
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko ikasleak, ikasten ari diren lurralde historikoaren eta egiten ari diren ikasketen arabera, bizilekuari eta sexuari jarraiki
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko ikasleak, egiten ari diren ikasketen eta ikasketa-lekuaren arabera, bizi diren lurralde historikoari eta sexuari jarraiki
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko ikasleak, egiten ari diren ikasketen eta adinaren arabera, ikasketa-lekuari eta sexuari jarraiki
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko ikasleak, ikasten ari diren lurralde historikoaren eta egiten ari diren ikasketen arabera, nazionalitateari eta sexuari jarraiki
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko ikasleak, egiten ari diren ikasketa-mailaren eta nazionalitatearen arabera, ikasketa-lekuari eta sexuari jarraiki
Lan egiten eta ikasten duten Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleak, ikasketa-lekuaren araber
- Metadatuak:
Metodologia eta kalitatea: honako dokumentazio hau du: Kalitate-fitxa eta metodologia-fitxa.
Definizioak

Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Hezkuntza

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Prestakuntza-maila
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko polazioa, lurralde-eremuaren eta prestakuntza-mailaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, prestakuntza-mailaren (CNED-A 3 multzo), adinaren eta sexuaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, prestakuntza-mailaren (CNED-A 7 multzo), adinaren eta sexuaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, lurralde historikoaren, prestakuntza-mailaren (CNED-A 9 multzo), adinaren eta sexuaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, prestakuntza-mailaren, udalerriaren tamainaren eta sexuaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, prestakuntza-mailaren, nazionalitatearen eta sexuaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, prestakuntza-mailaren, jaiotza-herrialdearen taldearen eta sexuaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Aribideko ikasketak
Euskal AEko ikasleak, lurralde-eremuen arabera, egiten ari diren ikasketa-mailari jarraiki. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko ikasleak, lurralde-eremuaren eta aribideko ikasketa-mailaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko ikasleak, uneko ikasketa-mailaren (CNED-P_10 maila) eta adinaren arabera, sexuari jarraiki. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko ikasleak, uneko ikasketa-mailaren, ikasketa-lekuaren eta sexuaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko ikasleak, aribideko ikasketa-mailaren, jaiotze-herrialdearen eta sexuaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko ikasleak, lurralde-eremuaren eta aribideko ikasketa-mailaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko ikasleak, egiten ari diren ikasketa-mailaren, udalerriaren tamainaren eta sexuaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko ikasleak, aribideko ikasketa-mailaren, nazionalitatearen eta sexuaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Ikasketen mugikortasuna
Euskal AEko ikasleak, lurralde-eremuaren, ikasketa-lekuaren eta aldiaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko ikasleak, lurralde-eremuaren, ikasketa-lekuaren eta aldiaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko ikasleak, lurralde historikoaren, aztertutako lurralde historikoaren, CNEDPren eta 4 talderen, sexuaren eta aldiaren arabera. 2021 - 20232020/06/17Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko ikasleak, lurralde historikoaren, 4 taldeko CNEDPren, ikasketa-lekuaren, sexuaren eta aldiaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko ikasleak, ikasketa-lekuaren, 4 taldeko CNEDPren, adinaren, sexuaren eta aldiaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko ikasleak, naziotasunaren, aztertutako lurralde historikoaren, 4 taldeko CNEDPren, sexuaren eta aldiaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko ikasleak, ikasketa-lekuaren, 4 taldetako CNEDPren, nazionalitatearen, sexuaren eta aldiaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria, A4 jardueraren, ikasketa-lekuaren, CNEDPren eta 4 talderen, sexuaren eta aldiaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko ikasleak eta langabeak, ikasketa-lekuaren, egiten ari diren ikasketen, sexuaren eta aldiaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko ikasleak, lurralde historikoaren, 4 taldeko CNEDPren, ikasketa-lekuaren, sexuaren eta aldiaren arabera. 2021 - 20232025/01/14Download
Egindako ikasketak
Euskal AEko >=10 urteko biztanleria ez-ikaslea, lurralde eremu eta egindako ikasketa-mailaren arabera. 2010 - 20182025/01/14Download
Euskal AEko >=10 urteko biztanleria ez-ikaslea, lurralde historiko, egindako ikasketa-maila, adin eta sexuaren arabera. 2010 - 20202021/09/28Download
Euskal AEko >=10 urteko biztanleria ez-ikaslea, eskualde, egindako ikasketa-maila eta sexuaren arabera. 2010 - 20202021/09/28Download
Euskal AEko >=10 urteko biztanleria ez-ikaslea, lurralde historiko, egindako ikasketa-motaren eta sexuaren arabera. 2010 - 20182025/01/14Download
Ikasketa-maila
Euskal AEko >=10 urteko biztanleria, lurralde eremu eta eskolatze-mailaren arabera. 2010 - 20212022/09/29Download
Euskal AEko >=10 urteko biztanleria, lurralde historiko, eskolatze-maila, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 20212022/09/29Download
Euskal AEko >=10 urteko biztanleria, eskualde, eskolatze-maila eta sexuaren arabera. 2010 - 20212022/09/29Download
Euskal AEko >=10 urteko biztanleria, lurralde historiko, eskolatze-mota desagregatuaren eta sexuaren arabera. 2010 - 20182025/01/14Download
Tasak
Euskal AEko >=10 urteko biztanleriaren analfabetismo-tasak, lurralde eremu eta sexuaren arabera. 2010 - 20212022/09/29Download
Euskal AEko >=10 urteko biztanleriaren analfabetismo-tasak, lurralde historiko, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 20212022/09/29Download
Euskal AEko >=10 urteko biztanleriaren analfabetismo-tasak, eskualde, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 20212022/09/29Download
Euskal AEko 10 urteko eta gehiagoko biztanleriaren ehunekoa, lurralde-eremuaren, ikasketa-mailaren eta aldiaren arabera. 2010 - 20212022/09/29Download

10.5. Beste batzuk

LurDatarako taulak sortzen dira. LurDataren bidez, biztanleriari buruzko informazio estatistikoa lor daiteke, lurralde-xehetasun handiarekin, eta berezitasun honekin: erabiltzaileak erabakitzen du zein eremu geografiko ezagutu nahi duen.

LurData

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

Estatistika-eragiketa honetan EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna; aukera eta puntualtasuna; irisgarritasuna eta argitasuna; zehaztasuna eta fidagarritasuna; konparagarritasuna, koherentzia eta kostua.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Estatistika-eragiketaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:
- Foru-aldundiak
- Udalak
- Behatoki sektorialak
- Unibertsitateak
- Eusko Jaurlaritzako sailak
- Ikerketa-erakundeak
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 2 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 4 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,35. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Ildo horretan, hezkuntza-mailarako lurralde-desagregaziorik handiena zentsu-sekzioa da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Estatistika-eragiketa honetan honako aldagai hauetan egotzitako erregistroen % 5 ez gainditzeko helburua ezarri da: Egindako ikasketak eta titulazioa.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dago laginketa-akatsik, errolda-eragiketa bat baita.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Egotzitako aldagaien ehunekoa: % 5,24

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 20 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

Ez da egokia.

15.2. Denborazko konparagarritasuna

Erreferentziazko aldiak:
Atal honetan 2 aldi bereiz ditzakegu, azterketa-aldagaien arabera. Horren arrazoia 2021eko hedapenetik aurrera erabilitako sailkapenaren aldaketa da, maila eta kategoria desberdinak ezartzea baitakar.
- 2010-2021 Heziketa-maila, titulazio-maila
- 2021-2023 Prestakuntza-maila, uneko ikasketa-maila, ikasketa-mugikortasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 2 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Estatistika-eragiketaren emaitzak izendatzaile gisa erabiltzen dira beste adierazle batzuk kalkulatzeko, eta informazio-iturri gisa Eustatek egindako beste estatistika-eragiketa batzuetarako. Jarraian, honako hauek zehaztuko ditugu:
- Udal-mailako jasangarritun-adierazleak
- Adierazle demografikoak
- Ingurumen-adierazleak
- Egiturazko adierazleak
- Osasunari buruzko ikuspegia
- Euskal AEko industriari buruzko ikuspegia
- Informazioaren gizarteari buruzko ikuspegia
- Gazteei buruzko ikuspegia

15.4. Barne-koherentzia

Aldagaien arteko koherentzia homogeneizazio-tratamenduen barruan funsgabetasunak hautemanez kontrastatzen da.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 74400 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusten.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Estatistika-eragiketa egiteko ez da informaziorik zuzenean biltzen, administrazio- eta/edo estatistika-informazioa erabiltzen da soilik.

Administrazio-iturriei dagokienez, honako hauek dira iturri nagusiak:
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
- Unibertsitate Ministerioa
- Osasun Ministerioa
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- INE

Estatistika-iturriei dagokienez:
- Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura
- Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Jarduera
- Unibertsitatearen estatistika
- Eskola-jardueraren estatistika
- Biztanleriaren jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA)
- Lan Merkatuaren Errolda (LME)

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Barne-iturrietatik datuak lortzeko, dagozkien estatistika-eragiketen edo/eta datu-baseen arduradunei dagozkien baimenak eskatzen zaizkie, datuak kontsultatzeko eta egokitzat jotzen diren estatistika-lanak egiteko. Bestalde, kanpoko iturrietatik informazioa biltzeko, dagokion administrazio-fitxategiak eskatu eta jasotzen dira Eustaten, eta Eustateko langileen zuzeneko erantzukizuna da horien tratamenduak egitea.

18.4. Datuen baliozkotzea

Kanpoko iturrietako informazioa arazteko eta baliozkotzeko tratamenduak homogeneizatzeko tratamenduen barruan egin dira, eta, ahal den neurrian, ez-egiteak, kode okerrak, informazio-faltak eta funsgabetasunak detektatu eta zuzendu dira.

18.5. Datuen bilketa

Aurretiazko baliozkotze-prozesuan, datuak eta existitzen diren eta existitzen ez diren balioen koherentzia aztertzen dira, informazioa bere osotasunean ebaluatu ahal izateko. Arazketaren bidez, aztergai diren aldagaien balizko balio funsgabeak eta okerrak ezabatzen dira.

Egozpen-prozesuan, eragiketaren aldagai espezifikoetarako aldez aurretik definitutako arau koherenteen bidez (deterministikoa, ausazkoa, zenbaketa bidezkoa, Hot_deck...), eduki nulua duten erregistroei balio bat esleitzen zaie, iturri emaileen balio zuzenetatik abiatuta.

Estatistika-eragiketa honetan,«ikasten du/ez du ikasten» aldagaiaren egozpena hartzen da abiapuntutzat, ikasleak zehazteko. Aldagai horren ezaugarriak 18.1 atalean aipatutako administrazio- eta estatistika-iturriek ematen duten informazioan oinarrituta definitzen dira batez ere, eta biztanle-erregistro bakoitzari ikaslea izatea edo ez izatea esleitzen zaio. Ondoren, egotzi gabe geratzen den informazioa (% 5) probabilistikoki egozten da Hot-Deck metodoa erabiliz. Fase honetan, erregistroen azpitalde homogeneoak definitzen dira, eta gainerako eremuetan jasotako informazioa informazio osagarri gisa erabiltzen dira.

Ustiapen-fasean, jatorrizko bilketa-aldagaietatik abiatuta sortzen dira aldagaiak eta/edo ezaugarriak, eta ezarritako jarraibideen arabera taularatzen dira datuak. Aurreko aldian argitaratutako datuekin eta Eustaten eragiketetan zabaldutako informazioarekin ere alderatzen da: Eskola-jardueraren estatistika eta unibertsitate-estatistika. Azkenik, akatsak detektatu eta zuzendu egiten dira, eta behin betiko tabulazioa egiten da.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus