Metodologia-fitxa: Input-output esparrua (Kod. 170111)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

27/04/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

27/04/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Input-Output esparruak Euskal AEko ekonomiaren elkarreragin makroekonomikoen azalpen bat ematen du, sektoreka bereizita eta zehaztuta, euskal ekonomiaren azterketa eta ezagutza zehatz bat emateko, politika ekonomiko egokiak ezarri eta garatu ahal izateko eta epe luze eta laburrean izango duten eragina baloratzeko.

Hauek dira aztertutako aldagai nagusiak: Ekoizpena, bitarteko kontsumoak, balio erantsi gordina (BEG), soldatapekoen ordainsaria, ustiapenaren soberakina/errenta mistoa eta ekoizpenaren gaineko beste zerga garbi batzuk, jarduera-adarren arabera banakatuta, produktuen gaineko zergak eta dirulaguntzak, amaierako kontsumoko gastua, kapitalaren eraketa gordina, esportazioak eta inportazioak. Aldagai guztiak daude banakatuta produktuen arabera, enpleguaren, errenten eta BEGen agregatuak kenduta.

3.2. Sailkapen-sistemak

Jarduera Ekonomikoaren Sailkapen Nazioala (JESN-2009)

2015eko MIO Adar-Produktu lotura

3.3. Estaldura sektoreka

Eragiketak JESNren atal guztiak estaltzen ditu.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Estatistika-unitatea tokiko ekonomia-jardueraren unitatea da.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Tokiko ekonomia-jardueraren unitateen multzoa.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal AE.

3.8. Denborazko estaldura

Input-Output taulen denbora-estaldura 1995etik gaur artekoa da.

3.9. Oinarri-aldia

Gaur egun, oinarrizko aldia 2022a da.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Oinarrizko prezioen datuak balio absolututan argitaratzen dira (milaka eurotan).

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Eragiketak urtero jasotzen duen informazioa T-2 aldiari dagokio; T datuak hedatzeko aldia da.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

2012ko Input-Output taulak argitaratzearekin batera, Eustatek KES-2010ean zehaztutako metodologia berria sartu zuen Euskal AEko Kontu ekonomikoak eta Input-Output taulak egitean (metodologia hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 549/2013 Erregelamenduaren (EB) bidez onetsi zen). Metodologia horrek aurretiko oinarrietan erabilitakoa (KES-95) ordezkatu zuen, eta 2015eko Input-Output taulak egiteko oinarria izan zen.

Kontu ekonomikoen sistema europarra (SEC-2010)

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekin sinatutako lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Eragiketaren datuak bost urtez behin hedatzen dira osorik, 2020koak izan ezik, COVID-19aren krisia zela eta, atzeratu ziren 2022ra arte. Gainera, datuen eguneraketa argitaratzen da urtero.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:

Datuak: azken prentsa-oharrak, txostenak, datu-bankuak eta estatistika-taula hauek:
-JATORRI taula oinarrizko prezioetan Euskal AE (milaka eurotan).
-HELBURU taula oinarrizko prezioetan Euskal AE (milaka eurotan).
-JATORRI taula oinarrizko prezioetan Euskal AE (milaka eurotan). Oinarri-urtea.
-HELBURU taula oinarrizko prezioetan Euskal AE (milaka euro). Oinarri-urtea.
-Taula SIMETRIKOA oinarrizko prezioetan Euskal AE (milaka euro). Oinarri-urtea.
-Input-output koefizienteen taula Euskal AE. Oinarri-urtea.
-LEONTIEFen alderantzizko matrizea. Euskal AE. Oinarri-urtea.

Metadatuak:
-Metodologia eta kalitatea: honako dokumentuak ditu:
Fitxa metodologikoa
Kalitate-fitxa
Nota metodologikoa
-Definizioak
-Kodeak eta nomenklaturak
-Galdetegiak

Input-Output esparrua

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Oinarria 2022. EKS 2010
Euskal AEko jatorri-taula, produktuaren eta adarraren arabera (mila euro). 20222025/04/24Download
Euskal AEko helburu-taula, produktuaren,balio erantsiaren jatorri geografikoaren eta adarraren arabera (mila euro). 20222025/04/24Download
Oinarria 2015. EKS 2010
Euskal AEko jatorri-taula, produktuaren eta adarraren arabera (mila euro). 2015 - 20212023/09/19Download
Euskal AEko helburu-taula, produktuaren, balio erantsiaren jatorri geografikoaren eta adarraren arabera (mila euro). 2015 - 20212023/09/19Download
Euskal AEko taula simetrikoa adar-homogeneoaren arabera (mila euro) . 2015 - 20152019/09/16Download
Input-Output esparrua (2010etik 2014ra). EKS 2010
Euskal AEko jatorri-taula, produktuaren eta adarraren arabera (mila euro) . 2010 - 20142016/09/23Download
Euskal AEko helburu-taula, produktuaren, balio erantsiaren jatorri geografikoaren eta adarraren arabera (mila euro) . 2010 - 20142016/09/23Download
Euskal AEko taula simetrikoa adar-homogeneoaren arabera (mila euro). 2010 - 20102015/04/14Download
Input-Output esparrua (2010etik 2011ra ). EKS 1995
Euskal AEko jatorri-taula, produktuaren eta adarraren arabera (mila euro). 2010 - 20112014/09/30Download
Euskal AEko helburu-taula, produktuaren,balio erantsiaren jatorri geografikoaren eta adarraren arabera (mila euro). 2010 - 20112014/09/30Download
Euskal AEko taula simetrikoa adar-homogeneoaren arabera (mila euro). 2010 - 20102014/09/30Download
Input-Output esparrua (2005etik 2009ra). EKS 1995
Euskal AEko jatorri-taula, produktuaren eta adarraren arabera (mila euro). 2005 - 20092014/09/30Download
Euskal AEko helburu-taula, produktuaren, balio erantsiaren jatorri geografikoaren eta adarraren arabera (mila euro). 2005 - 20092014/09/30Download
Taula simetriakoa EAE-an, aldiaren, produktua eta balio erantsiaren osagaiak, jatorri geografikoaren eta adarraren arabera (mila euro). 2005 - 20052014/09/30Download
Input-Output esparrua (2000tik 2004ra). EKS 1995
Euskal AEko jatorri-taula, produktuaren eta adarraren arabera (mila euro). 2000 - 20042014/09/30Download
Euskal AEko helburu-taula, produktuaren, balio erantsiaren jatorri geografikoaren eta adarraren arabera (mila euro). 2000 - 20042014/09/30Download
Euskal AEko jatorri-taula, produktuaren eta adarraren arabera (SIFMI banatu gabe) (mila euro). 2000 - 20002014/09/30Download
Helburu-taula, produktua, jatorri geografikoaren eta adarraren arabera (SIFMI banatu gabe) (mila euro). 2000 - 20002014/09/30Download
Euskal AEko helburu-taula simetrikoa, balio erantsiaren osagarrien eta adarraren arabera (mila euro). 2000 - 20002014/09/30Download
Input-Output esparrua (1999ra). EKS 1979
Azken eskaria (mila euro). 1995 - 19992014/09/30Download
Oinarrizko inputak (mila euro). 1995 - 19992014/09/30Download
Barneko alderantzizko matrizea. 1995 - 19952014/09/30Download
Bitarteko matrizea (mila euro). 1995 - 19992014/09/30Download
Landun-kopurua. 1995 - 19992014/09/30Download
Barneko koefiziente bertikalen matrizea. 1995 - 19952014/09/30Download
Guztizko koefiziente bertikalen matrizea. 1995 - 19952014/09/30Download

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.

Informazio-zerbitzua

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.

EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

Input-Output esparruan, helburu espezifikoak ezartzen dira, EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna; aukera eta puntualtasuna; irisgarritasuna eta argitasuna; zehaztasuna eta fidagarritasuna; kostua, eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Hauek dira Input-output esparruaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:
-Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lana eta Enplegua.
-Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuk.
-Foru-aldundien eta udalen ikasketen zuzendaritzak.
-Ikerketa-zentroak: unibertsitateak, fundazioak, institutuak eta abar.
-Aholkularitza-enpresak, finantza-erakundeen azterlan-kabineteak eta abar.



Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,07 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,37. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Horrela bada, EAE da eragiketa honen emaitzen gehieneko lurralde-desagregazioa.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Erabiltzaileek ahalik eta informazio zabal eta banakatuena nahi dute, baina ezin izaten da beti eman. Hori dela-eta, Euskal AErako oinarrizko prezioen jatorrizko taulak eta xede taulak urtero zabaltzen saiatuko gara. Halaber, adar homogeneoei buruzko informazioa duen taula simetrikoa bost urtez behin zabaltzen da, baita Input-Output koefizienteen taulak eta Leontief-en alderantzizko matrizea ere (aurrekoa osatzen du), Euskal AEko Input-Output esparrua ahalik eta gehien ezagutarazten lagunduko duen tresna integral bat eskaintzeko.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Sintesi-eragiketa denez, ez dago laginketarik.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak

Ez dagokio.

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 27 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2023 urtean % 90 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 7 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Euskal AEko ekonomia-jardueraren gaineko ikuspegi zehatza emango duen informazio homogeneo eta beste estatistika-erakunde batzuenarekin konparagarria eskaintzeko xedez, Eustatek jarduera ekonomikoen agregazio propioak dauzka, JESN-2009ren ondoriozkoak. Bada, agregazio horiexek zehazten dituzte estatistika ekonomiko guztiak egitean eta, beraz, Euskal AEko Input-Output esparrua egitean erabiltzen diren adar eta sektore ekonomikoak: A86, A64, A38, A21, A10 eta A4. Horrela, eragiketa desberdinetako datuak konparatu ahal izatea eta koherenteak izatea bermatzen da.

Input-Output esparrua egiteko, Kontu ekonomikoak oso garrantzitsuak dira. 2019-2022ko Euskal Estatistika Planari buruzko ekainaren 27ko 8/2019 Legean, 170112 zenbakiarekin erregulatzen da estatistika-eragiketa hori, eta Input-Output esparruak hura elikagai du eta, aldi berean, hura elikatzen du: Eustatek Euskal AErako egiten dituen urteko Kontu ekonomikoak ixteko, bi eragiketak hartzen dira aintzat, datuak sendoak eta koherenteak direla ziurtatzeko.

15.4. Barne-koherentzia

Input-Output esparrua egiteko, Kontuen Europako Sisteman (KES 2010) ezarritako metodologia erabiltzen da, hedatutako datuen barne-koherentzia bermatzeko.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 216000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Datuak, behin argitaratuta, behin betikotzat jotzen dira.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Sintesi-eragiketa bat da, eta Eustaten erabilgarri dagoen informazio ekonomikoa erabiltzen du (batez ere, Eustatek berak egindako egiturazko inkesta ekonomikoak), baina baita askotariko iturriak ere, administratiboak nahiz beste estatistika-erakunde batzuetatik datozen estatistikak eta adierazle ekonomikoak, Euskal AEko Kontu Ekonomikoen adarren eta produktuen arabera lortutako emaitzak bereizi eta egokitzeko asmoz.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Input-Output Esparrua egiteko, Kontu ekonomikoak oso garrantzitsuak dira. 2023-2026ko Euskal Estatistika Planari buruzko azaroaren 9ko 10/2023 Legean, 170112 zenbakiarekin erregulatzen da estatistika-eragiketa hori, eta Input-Output esparruak hura elikagai du eta, aldi berean, hura elikatzen du: Eustatek Euskal AErako egiten dituen urteko Kontu ekonomikoak ixteko, bi eragiketak hartzen dira aintzat, datuak sendoak eta koherenteak izatea ziurtatzeko.

Input-Output Esparrua elikatzeko informazio asko behar dela aintzat hartuta, Eustatek egiten dituen egiturazko inkesta ekonomiko ia guztien informazioa behar da:
       - Industriaren estatistika (IE, Eustat)
       - Eraikuntzaren estatistika (EE, Eustat)
       - Zerbitzuen estatistika (ZE, Eustat)
       - Merkataritza eta konponketen estatistika (MKE, Eustat)
       - Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE, Eustat).
       - Familia-gastuaren estatistika (FGE, Eustat eta INE)

Era berean, kontuan hartu behar da sektore batzuei ez zaizkiela zuzenean egiten lehen aipatutako inkestak, ezaugarri bereziak edukitzeagatik. Adibidez, honako hauei:

• Finantza-zerbitzuak eta aseguru-jarduerak: beste informazio-iturri batzuk erabiltzen dira, hala nola erreferentziazko enpresen urteko kontuak eta memoriak, Espainiako Bankuaren Estatistika Urtekaria, Aseguruen sektoreko estatistika, Azterlanen Zerbitzuaren txostenak eta abar.

• Ez-merkatuko zerbitzuak: horietarako, batetik, estatistika hauek erabiltzen dira:

        - Administrazio publikoen kontuak (Eustat)
        - Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika (Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila)
        - Irakaskuntza pribatuaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika (Eustat)
        - Irakaskuntza publikoaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika (Eustat)

   Bestetik, Euskadiko administrazioetatik (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiek eta udalak) zuzenean datorren informazioa erabiltzen da, baita administrazio horien mendeko erakunde publikoetatik datorrena ere: Urteko kontuak eta memoriak edo aurrekontu-likidazioak.

Input-Output tauletan jasotako produkturen bat neurtzea zaila denez eta, era berean, produktu horiek kontabilitate nazionalean tratamendu berezia jasotzen dutenez (KES sisteman azaldutako metodologiak ezartzen du tratamendu hori), urtero eskatzen den produktuen informazioa ere badago, Input-Output esparrua oinarri arteko aldietan eguneratze aldera. Horren adibidea da I+G produktua, zeinerako behar baitira egiturazko inkesta ekonomikoen informazioa eta inkesta espezifikoagoen informazioa:

         - Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerari buruzko estatistika (Eustat)
         - Berrikuntza teknologikoaren inkesta (Eustat).

Horrez gain, gaur egun lanean ari da iturri administratiboak txertatzeko prozesuan, hala nola hirugarrenekin egindako eragiketen datuak, izaera fiskaleko 349 eta 347 ereduetan eskuragarri daudenak.

18.4. Datuen baliozkotzea

Jasotako datu guztien balorazio globala egiten da, baita urtearteko konparazio bat ere.

18.5. Datuen bilketa

Euskal AEko Input-Output Esparrua hiru taula nagusik osatzen dute gaur egun: jatorri-taulak, helburu-taulak eta taula simetrikoak.
Taulak matrize-sorta batzuez osatuta daude. Horien bidez, zehatz-mehatz azaltzen dira ekoizpenaren barne-sistemak eta nazio-mailako ekonomian ondasunak eta zerbitzuak banatzeko eragiketa guztiak. Taula horien egiturak honako hauek islatzen ditu:
    - Ekonomia nazionalaren barruan emandako ondasun eta zerbitzuen fluxuak.
    - Ondasun eta zerbitzuen fluxuak munduko gainerako lekuekiko.
    - Adar bakoitzaren ekoizpen-prozesuan sortutako errenta-egituraren produkzio-kostuen egitura.

Taula bakoitza oinarrizko prezioen edo erosketa-prezioen araberako balorazio-irizpide bati jarraituz egin daiteke, eta, balorazio-mota batetik bestera pasatzeko, taula osagarri batzuk erabiltzen dira, hala nola: Produktuen gaineko zergen matrizeak (produktuak kargatzen dituen BEZa, inportazioen gaineko zergak eta produktuen gaineko bestelako zergak), produktuen gaineko dirulaguntzen matrizea eta banaketa-marjinen matrizeak (merkataritza- eta garraio-marjinak).

Jatorri-taulak eta Helburu-taulak lerro-kopuru berbera dute, eta ekonomia-jardueraren fluxuetan eragiten duten produktuek (ondasunen eta zerbitzuen taldekatzeek) zehazten dituzte. Gaur egun, Input-Output esparruak 105 produkturen sailkapena erabiltzen du; Euskal AEko ekonomia-fluxuak ondoen islatzen dituzten ondasunen eta zerbitzuen taldekatzeak erabili dira 105 produktu horiek sailkatzeko, Produktuen Jardueraren araberako Sailkapen Nazionalean (JPSN 2015) oinarrituta.

Jatorri-taulak eta Helburu-taulek, halere, zutabe-kopuru desberdina dute, bakoitzean deskribatzen diren ondasunei eta zerbitzuei buruzko eragiketen arabera. Halere, bi tauletan, lehenengo zutabe-blokeak bat egiten du, eta Euskal AErako zehaztuta dauzkagun jarduera-adarrei buruzkoa da. Gaur egun, Input-Output esparruak 88 jarduera-adarren sailkapena erabiltzen du; Euskal AEko ekoizpen-egitura ondoen islatzen dituzten jardueren taldekatzeak erabili dira 89 jarduera-adar horiek sailkatzeko, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalean (JESN 2009) oinarrituta.

Informazioaren kalitatea bermatzeko, informazio eskasa, zehaztugabea edo okerra duten balioak inputatzen dira, erabilgarri dauden kontraste-iturri guztiak aintzat hartu ondoren. Datuak ustiatzeko prozedurak berezkoa du inputazio hori.

Taula Simetrikoa (edo Input-Output Taula) aurreko bietatik eratorritako matrize bat da, non adar bakoitzera adar horren produktu nagusiari dagokion barruko ekoizpen guztia lekualdatzen den. Horrela, adar bakoitzari adar homogeneo bakoitzeko ekoizpen homogeneoa esaten dioguna esleituko zaio taula simetrikoan. Era berean, adar bakoitzera eramaten dira ekoizpen homogeneo horri lotutako tarteko inputak.

Halaber, Taula Simetrikoaren osagarri diren bi taula daude: Input-Output Koefizienteen Matrizea eta Leontief-en alderantzizko Matrizea. Input-Output Koefizientearen Matrizeak, jarduera-adar homogeneo bakoitzerako, adarrak bere ekoizpen homogeneoa gauzatzeko erabilitako bitarteko kontsumo bakoitzaren pisu erlatiboak erakusten ditu. Leontief-en alderantzizko Matrizeak jarduera ekonomikoaren adar baten hasierako hazkundearen ondorioz ekonomian ondoz ondoko ondorioak neurtzen dituzten koefizienteak (biderkatzaile ekonomikoak) jasotzen ditu.

18.6. Doikuntza

Ez da doikuntzarik egiten argitaratutako serieetan.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali