HomeDocumentazioaDokumentazio espezifikoaMetodologiaEnpresak_sortzearen_eta_ixtearen_estatistikaMetodologia-fitxa: Enpresak sortzearen eta ixtearen estatistika

Metodologia-fitxa: Enpresak sortzearen eta ixtearen estatistika (Kod. 200165)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Enpresen sorrerari eta desagerpenari buruzko estatistikak Euskal AEn sortzen eta desagertzen diren enpresen kopurua kuantifikatzen du, eta horien bilakaera aztertzen, aldagai hauen arabera: sorrera- eta itxiera-data; enplegua; enplegua, sexuaren arabera; jarduera eta lurralde historikoa.

3.2. Sailkapen-sistemak

Enpresak eta establezimenduak jardueraren arabera sailkatzeko, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala erabiltzen da (JESN-2009).

JESN-2009aren deskribapena

3.3. Estaldura sektoreka

Estatistika hori Eustaten Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (JED) oso lotuta dago. Ekonomiaren sektore guztiak hartzen ditu barnean, etxeko langileak erabiltzen dituzten etxebizitzak eta lurraldez kanpoko erakundeak izan ezik.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Unitate estatistikoa dira unitate juridikoak (enpresak) eta establezimenduak.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Estatistika-eragiketa horrek barnean biltzen du jarduera ekonomikoak egiten dituzten establezimendu eta unitate juridiko (enpresa) guztiei buruzko informazioa.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal AE.

3.8. Denborazko estaldura

Estatistika-eragiketa hori 1991z geroztik egiten da.

3.9. Oinarri-aldia

Unitate juridikoen (enpresen) eta establezimenduen jarduera ekonomikoen datuen lehen aldia 1990. urtea da. Eragiketa horretarako, bi urteko JEDaren datuak behar dira, altak eta bajak urte batetik besterako langile-aldakuntzaren bidez kalkulatzen baitira.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Establezimenduak eta enpresak, eta horien enplegatuak, zenbaki absolututan neurtzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Estatistika urte natural jakin bati buruzkoa da.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

Ez dagokio.

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori Lankidetza Hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Gaur egun, gelaxkak ezabatzeko metodoak erabiltzen dira. Etorkizun hurbilean eta informatzaile bakar batek emandako eta taldekatu ezin diren datuen kasuan posible den heinean, sekretu estatistikorako eskubideari uko egiteari buruzko protokolora joko da.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Urtean behin ezagutarazten da.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, enpresak sortzearen eta ixtearen estatistikari loturiko azken txostenak, grafikoak eta bistaratzeak jasotzen dituzte, baita honako hauek dituzten taula estatistikoak ere:
    Establezimenduen eta enplegatuen demografiari buruzko datuak, aldagai nagusien arabera: lurralde historikoa eta jarduera-adarra; sexuaren arabera; enplegatuen maila eta nortasun juridikoa.
    Enpresen eta pertsonen demografiari buruzko datuak, aldagai nagusien arabera: jarduera-atala; sexuaren arabera; egoitza soziala duen lurraldearen eta eskualdearen arabera.
    Euskal AEko enpresei eta enplegatuei buruzko datuak, 2015/01/01ean alta emanda zeudenak, hurrengo bost urteetan aktibo egon zirenak, lurraldeka eta egoitza sozialaren eskualdearen arabera; eta 2020an iraun duten Euskal AEko enpresa eta enplegatuei buruzkoak, aurreko bost urteetan altan emanda zeudenak, egoitza soziala duen lurraldearen eta eskualdearen arabera.

- Metadatuak:
    Metodologia eta kalitatea: Kalitate-fitxa eta fitxa metodologikoa ditu.
    Definizioak
    Kodeak eta nomenklaturak

Enpresak sortzeari eta ixteari buruzko estatistika

10.3. On-line datu-baseak

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

Enpresen sorrerari eta desagerpenari buruzko estatistikan, EUROSTATek proposatutako honako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua, irisgarritasuna eta argitasuna, eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Honako hauek dira eragiketa honetako erakunde erabiltzaile eta interesdunak: Euskal AEko merkataritza-ganberak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 2 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 3,96 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,18. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, eragiketa horren tauletako emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena udalerria da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Enpresen sorrerari eta desagerpenari buruzko estatistikako akurazitate globala, batez ere, JEDen eguneratze-mailaren araberakoa da. Maila hau oinarrizko aldagaien eguneratze-tasaren bidez neurtzen da, fitxa honen 13.3 atalean definitzen direna.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dagokio.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak

Oinarrizko aldagaien eguneratze-tasa honela definitzen da: t eta t-1 erreferentzia-aldietan JEDen eguneratutako tokiko unitateen (establezimenduen) ehunekoa.
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Oinarrizko aldagaien eguneratze tasa: % 86,17

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 12 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 15 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Estatistika horrek harreman zuzena du Jarduera Ekonomikoen Direktorioarekin (JED), ezagutarazten duen informazio demografikoa zuzenean horretatik eskuratzen baita. Enpresen sorrerari eta desagerpenari buruzko estatistikak, gainera, aukera ematen du aldi bateko iraupen-tasa eta desagertze-tasa lortzeko.

15.4. Barne-koherentzia

Eragiketa horretako datuen arteko koherentzia JEDean egindako baliozkotzeen bitartez bermatzen da.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 18000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusi behar.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

JEDean enpresek/establezimenduek urte jakin batean izan dituzten altak, bajak eta aldaketak hautematen dira, eta informazio hori hartzen da demografia-datuak eskuratzeko abiapuntutzat.
 
Ikertutako unitate kopurua honako hau da: 180.000 tokiko unitate (establezimendu) eta 160.000 unitate juridiko (enpresak).

Lortzen diren datuak beste emaitza estatistiko batzuetatik eratortzen dira.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Enpresen sorrerari eta desagerpenari buruzko estatistika zuzenean Jarduera Ekonomikoen Direktoriotik (JED) eskuratzen da.

18.4. Datuen baliozkotzea

Eragiketa horretako datuak JEDean baliozkotu dira aurretiaz.

18.5. Datuen bilketa

Demografia-taulak ustiatzeko, JEDeko datu-basea hartzen da abiapuntutzat. Zehazki, biurteko JEDeko argitalpen guztietarako sortzen diren fitxategiak hartzen dira abiapuntutzat: azken gidazerrendakoa (JED-t) eta aurrekoa (JED-t-1). Ondoren, establezimendu eta enpresen demografia tabulatzeko erabiliko diren fitxategiak sortzen dira.

18.6. Doikuntza

Ez da doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

Enpresen Erregistroei buruzko Gomendioen Eskuliburua, EUROSTATek argitaratua.

Recommendations manual -Business registers

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali