Aribideko inkestak
Ongi etorri!
Atal honetan gure inkestak bete behar dituztenei zuzendutako informazio baliagarri guztia biltzen da.
Eustaten izenean idatzitako gutun bat jaso baduzu gure inkesta baten laginaren ] barruan zaudela esanez, eta derrigorrezkoa al da?, nire datuak seguru al daude?, ez dut galdera hau ulertzen… bezalako zalantzak badituzu, hemen dauzkazu zalantza horiek guztiak argitzen lagunduko dizkizuten erantzunak edota horiek konpontzen laguntzeko harremanak
Datuak biltzea ezinbestekoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza beharrezkoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, zeregin hori ahalik eta eramangarriena egiten saiatzen gara Eustaten. Ondorioz, galdesorten diseinua sinplifikatu egin dugu eta inkestari erantzuteko modalitate ezberdinak eskaintzen ditugu. Atal honetan ezinbesteko informazioa bateratu egin da.
Enpresentzako inkesten ataria
Ataria enpresentzako webgunean izena emanda, erabiltzaile bakar batekin lotu daitezke jasotako inkesta guztiak.
Inkestei erantzuteko betebeharra
Eustatek egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraiki egiten dira. Beraz, derrigorrezkoa da haiei erantzutea.
Hala ezartzen duen lege aipamena
Apirilaren 23ko 4/1986 LEGEA, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzkoa. (EHAA 105 zk.-1986.eko maiatzak 30) finkatua.
Isilpekotasuna eta segurtasuna
Eustatek ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste ekintza batzuk egiteko.
Identifikagarria ez den edo fitxategi-direktorioei erreferentzia egiten dien informazioa baino ez da zabalduko edota eskainiko; hau da, establezimenduen, enpresen, ustiapenen edo bestelako erakundeen zerrendatzeen inguruko informazioa emango da soilik.
Bestalde, interesdunak emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko edota hirugarrenetara igaroko baldin eta kaltetuak horretarako baimena eman ez badu, edo Legeak egoera zehatz horretan hala xedatu ez badu.
Indarrean dagoen legean xedaturikoa betetzen ez bada, datu-lagatzaileak edozein unetan izango du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkarazteko, betiere araututako prozedurari jarraituz.
Ondokoak ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak:
Apirilaren 23ko 4/1986 LEGEA, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzkoa.(EHAA 105 zk.-1986.eko maiatzak 30) finkatua, zehazki 19. eta 23. artikulu bitartean;
abenduaren 5eko Datu Pertsonalen Babeseko eta eskubide digitalen bermearen 3/2018 Lege Organikoa eta
2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduan pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa.
Eustatek erabiltzen dituen inkesta-orrialde guztiak zerbitzari seguru batean daude. Horrela, inkesta internet bidez egiten bada, datuen segurtasuna eta isilpekotasuna bermatua egongo da. Ondorioz, inkestatuaren ordenagailuaren eta Eustateko zerbitzariaren artean elkartrukatzen den informazioaren isilpekotasuna ziurtatuko da. Gure kasuan, euskal administrazio guztietan bezala, IZENPE da zerbitzari segurua erabiltzen dugula ziurtatzeaz arduratzen den erakundea. Horregatik guztiagatik, fida zaitez aipatutako ziurtagiri-entitatearekin.
Edozein zalantza argitzeko
Edozein zalantza argitzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke; horretarako:
Doako telefonoak
- Bilbao: 900 840 040
- Donostia-San Sebastián: 900 440 000
- Vitoria-Gasteiz: 900 840 500
- Coyuntura económica: 900 840 530
Fax: 945 01 75 01
Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus